Euskal identitatea

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-01]

Ahotan da Eskoziarrek ez dutela identitatearen arabera bozkatu, klasearen arabera baizik. Eta hemen naukazue galdeketatik bi astera neure buruari galdezka zein emaitza atera zatekeen Eskoziak bere herritarrak ingeles langileria klasekoak izan balira. Neure buruari galdezka, zer ote da ba klasea identitatea ez bada eta zer ote da ba identitatea praktika sozial eta ekonomikoak ez badira. 

Bitxia da identitatea, are bitxiagoa identitate kontzeptua azaldu ezin diren fenomenoen zaborrontzia bilakatzeko joera, baina bitxietan bitxienak identitatea praktika sozial, politiko eta ekonomiko bat dela sumatzen ez dituztenen zentzumen-organoak dira. Identitatea apaingarri esoteriko moduan ulertzen duten kuadrillak dira hemen nagusi, nahiz eta identitatea bi ezpaten arteko txinparta dela defendatzen dutenak ere nabarmenak diren. Gehiengoak identitatea haize mehe goiztiar mistikoarekin, ezohiko sinbologia folklorikoarekin eta soufflé-zko subjektibotasunarekin erlazionatzen duen arren. Horien ondorengotza da identitatearen ideia posmodernoa. Identitatea egunero aukeratzen den zerbait dela azpimarratzen dute hauek, supermerkatuan sartu eta esne gaingabetua, erdi gaingabetua edo sojazkoaren artean aukeratzean eraikitzen dugu gure identitatea, diote liberalenek, makrobiotikoak gaur eta belarjaleak etzi izateko eskubidean datza gure identitategintza, aldarrikatzen dute anarko-kapitalistek. Gaur galtzerdiak merkadiloan erosiko ditut eta bihar prakak Dolce Gabbanan, baina kontua ez da gaur merkadiloan ezkertiar ekologista antixenofobo antiklasista bat naizela eta bihar, Dolce Gabbanan, aberaskume posh karitatiboa teoria posmodernoak dioen moduan. Kontua da merkadiloko langileak ezin duela Dolce Gabbanan prakarik erosi. Beraz, ez, identitatea ez da aukeratzen. Eta, bai, eraikitakoa da, baina ez da esne gaingabetuaren eta erdi-gaingabetuaren artean aukeratzerakoan eraikitzen, ezta beganoa, behia edo belarjalea izan hautatzen denean ere. Identitatea kulturala da soziala eta ekonomikoa delako, ez bakarrik baizik eta halabeharrez, horregatik da beti politikoa, sozio-ekonomikoki eraikia delako.

Identitatearen bertsio esentzialistaren edo posmodernoaren ondorio dira fenomeno politikoen eta zehazki prozesu independentisten egungo interpretazio ofizialak. Lehenengo bertsioak identitatea azalaren kolorearekin berdintzen du. Bigarrenak Dolce Gabbanan erostean abian jartzen dugun identitategintza likidoarekin. Bi bertsioek ondorio komuna dute: identitatea eguneroko menderakuntza eta emantzipazio praktiketatik bereiztea. Identitatea despolitizatzea, alegia.

Bi bertsioek daramate kultura identitatearekin lotzera eta sozio-ekonomia politikarekin, euskal identitatea euskal sistema politikoetatik bereiztera, euskal identitatea gure produkzio eta ongizate erregimenetik, euskal sindikalgintzatik, enpresagintzatik, ekonomia sozialetik eta mobilizazio feminista eta oro har sozio-politikoetatik bereiztera, gure identitatea gure kapital ekonomiko, sozial eta politikotik deslotu eta gure eguneroko botere erlazio materialetatik alienatzera.

Kultura ez da soilik hizkuntza eta txistua. Kultura tradizioa da: tradizioa eten, haustu eta eraldatzeko dugun era. Horregatik da erabat politikoa, soziala eta ekonomikoa. Euskal identitatea ez genuke soilik euskal hizkuntza eta pare bat dantza motekin lotu behar, eta nahiz eta gure artean pentsamolde hau izan hedatuena, larria deritzot, horren larria non euskal egitura politiko eta sozio-ekonomikorik gabeko euskal identitatea existitu daitekeela pentsatzeraino iristen diren batzuek.

Horren larria, non Euskal esentzialismo garratzenetik hasi eta euskal posmodernismo mistikoenera iritsi gaitezkeen Euskal Estatutik pasa gabe. 

Horren larria non batzuek euskaraz bizitzeko ez bada ez duten euskal estaturik nahi (dastatzeko menua nahi?), espainiar edo frantziar estatuan bizitzen jarraitu nahi dutela aditzera emanez, baina esan gabe.

Horren larria non batzuek identitatea eduki dezaketela uste duten identitatea sostengatzen duten egitura guztiak desagertuta ere. 

Horren larria non euskaldun askok folklorikoki hiltzen jarraitu nahi duten, politikoki bizitzen hasi baino lehen.

 

Postscriptum
Artikulu honek gutxienez 190 txio eragin zuen sarean (Sustatuk bildua). 

 

Tuitak (190) | Erantzun

e9neko etxeberria @eetxeberria | 2014-10-01 09:26

Euskal identitatea ez genuke soilik euskal hizkuntza eta pare bat dantza motekin lotu behar @JuleGoi @berriaberria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rt
 

Berria.eus @berria | 2014-10-01 16:19

[IRITZIAK] eskoziarren identitateaz Joxe Manuel Odriozola berria.eus/paperekoa/1832… euskal identitateaz@JuleGoi berria.eus/paperekoa/1955…

profile rt
 

Rober Gutiérrez @robergutierrez | 2014-10-01 08:23

Euskal identitatea -> @JuleGoi berria.eus/paperekoa/1955… Eskoziarren identitatea -> J. M. Odriozolaberria.eus/paperekoa/1832…

profile rtprofile rt
 

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 08:58

“Euskal Identitatea” Azken artikulua berria.eus/paperekoa/1955… @berria cc/@igalfarsoro @unaiapaolaza

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt

 

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt

 

Koldo @koldobizkar | 2014-10-01 09:24

@JuleGoi oso interesgarria. Bi bideak kontuan izan behar: eraikuntza soziala estrukturalki baldintzatuta@igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 09:31

@koldobizkar Horixe! Eta egitura sozialak estrategia sozialen akumulazioa besterik ez dira. Aurrera estrategiak! @igalfarsoro @unaiapaolaza

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 09:41

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza asko gustatu zait artikulua, konklusio nagusiarekin bat ez natorren arren

imanol galfarsoro @igalfarsoro | 2014-10-01 09:43

Love it – Lapikora doa RT @JuleGoi: “Euskal Identitatea” Azken artikulua berria.eus/paperekoa/1955…@berria cc/@igalfarsoro @unaiapaolaza

 
profile rt
 

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 09:43

@Kaltzakorta milesker! ni ere ez dakit bat natorren :-))) @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-01 09:49

@JuleGoi @berria @igalfarsoro orain ezin dut. Komentatuko dizut geroago ;-)

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 09:56

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza galdera interesgarriak egitera narama, #datsegit, beste erantzun batzuetara iritsi arren #portua

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 10:15

@Kaltzakorta @JuleGoi @igalfarsoro @unaiapaolaza @berria ni bat identitatearen xehetze zorrotzarekin; zalantzak zenbait kontsideraziorekin

[ Jon ] #28akLIBRE @bolivarianoa | 2014-10-01 10:15

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza alegia, gu ere “munduko hiritarrak gara”, unibertsalak ;)

Gaizka Aranguren @gaizkaranguren | 2014-10-01 10:22

@JuleGoi Jule… Zentzuzko epe batean euskaraz bizitzeko aukera bermatuko ez digun Estatua? Zertarako? @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 10:43

@Kaltzakorta zure erantzunak entzuteko edo irakurtzeko irrikitan! :-) @berria @igalfarsoro@unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 10:45

@idurreski zalantzen zerrenda behar dugu! ya!! ;-) @Kaltzakorta @igalfarsoro @unaiapaolaza @berria

Kattalin Miner @MinerKattalin | 2014-10-01 10:48

@JuleGoi “…non euskaldun askok folklorikoki hiltzen jarraitu nahi duten, politikoki bizitzen hasi baino lehen”. #EsaldiKamisetagarria

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 10:55

@JuleGoi @Kaltzakorta @igalfarsoro @unaiapaolaza @berria ildo honetatik: DG prakak erosi ezin ditudan bezala ezin ditut euskaldun gisako >>

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-01 10:56

@JuleGoi @berria @igalfarsoro Gauza batzuekin ados, beste batzuekin ez. Kritika: determinismo gehiegi ikusten diot. 1/2

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 10:56

@JuleGoi @Kaltzakorta @igalfarsoro @unaiapaolaza @berria praktikak normaltasunez aurrera eraman; eta esplizituki ez bada ere biak >>

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 10:57

@JuleGoi @Kaltzakorta @igalfarsoro @unaiapaolaza @berria kontrajartze ote diren. Horixe, boteprontoan ;)

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-01 10:58

@JuleGoi @berria @igalfarsoro Nola justifikatu horren beharrezkoa dugun indpendentisten sortzea? 2/2

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 11:03

@gaizkaranguren klasea dut!! Gero erantzungo dizuet!! @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 11:09

@idurreski horra hor korapiloa! Zer da euskaldun izatea? Zergatik ezin dugu euskaldun izan? Ez al da egitura faltagatik? Ze egitura? etab.

txerr9N @txerren | 2014-10-01 11:15

@JuleGoi etxe oso bat eraikitzeko beste egur ;) @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Miren Artetxe S. @mirenartetx | 2014-10-01 11:34

Izugarria @JuleGoi-ren gaurkoa “Euskal identitatea” #GoizekoPoza berria.eus/paperekoa/1955… @berria

 
profile rtprofile rtprofile rt
 

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:04

@JuleGoi@idurreski-ren ildotik noa neu ere. Aparte, hizkuntzak funtzionalak dira oro har: EHn ez hori soilik>> @igalfarsoro @unaiapaolaza

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:06

Hortaz, ezin bazter utzi hizkuntzaren dimentsio berezia. Aparte, Euskal Estatua n ustez >>> @JuleGoi@igalfarsoro @unaiapaolaza @idurreski

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:06

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza Euskal Estatua, Euskal Demokraziaren egituraketa instituzional gisara ulertzen dut, eta ez dut>>

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:08

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza ta euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzen ez duena, ez zait ez euskal ez demokrazia iruditzen.>>

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:09

@JuleGoi @idurreski @igalfarsoro @unaiapaolaza Hartara, ez dut Euskal Estatua “euskaraz bizitzeko bakarrik” nahi, baina horretarako ERE BAI>

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:11

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza Ta identitateaz zehazki, uste dut bere identitatea eraikitzeko ezinbesteko zutabe euskara >>

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:15

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza ident.eraikitzeko ezinbesteko zutabe euskara izatea aipatzen dituzun besteak bezain ondo dagoela

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 13:16

@JuleGoi @idurreski @igalfarsoro @unaiapaolaza beno, galdu egiten naiz hari hauekin eta altuan pentsatzen ari naiz, neu ere #boteprontoan ;)

imanol galfarsoro @igalfarsoro | 2014-10-01 13:33

@JuleGoi-koetxearen “Euskal identitatea” (@berria 2104-10-01) – @LapikoKritikoa nbasque.criticalstew.org/?p=11586

Koldo @koldobizkar | 2014-10-01 13:36

@JuleGoi Emailean komentatzen nizunaren ildotik, @iPtx-rekin @prest-en elkarrizketalarrabetzu.org/gaztelumendi/?… @igalfarsoro @unaiapaolaza

imanol galfarsoro @igalfarsoro | 2014-10-01 13:38

@berria-ko @JuleGoi-en artikulua @LapikoKritikoa-n jarri ta eskuinean automatikoki atera diren estekak ikusita gustatzen zaigu bai gaia!!!

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:33

@Kaltzakorta Guztiz ados esan duzunarekin! @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 15:44

@JuleGoi Esakto, hori da korapiloetako bat, eta hor dugu eguneratze beharretako bat @Kaltzakorta@uapaolaza @igalfarsoro

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:48

@gaizkaranguren nik Estatua horretarako nahi dut, baina ez horretarako bakarrik 1/2 @berria@igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:49

.@gaizkaranguren Baina ez dut sekula esango Euskal Estatua feminista ez bada nahiago dudala Espainian/Frantzian geratu @berria @igalfarsoro

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:52

@koldobizkar Dena irakurriko dut, I promess, etxera iristean (iristen banaiz :-) @iPtx @PrestAldizkaria@igalfarsoro @unaiapaolaza

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 15:53

@JuleGoi Kezka azkenaldian kultur-hizkuntzarekin lotutako identitatearen partearen aldarrikapena >>@Kaltzakorta @uapaolaza @igalfarsoro

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 15:54

@JuleGoi demokraziarekin kontrajarri gisa aurkezteko joera ote dagoen >> @Kaltzakorta @uapaolaza@igalfarsoro

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 15:55

@JuleGoi , justu, demokraziaren arloko aldarrikapena beharko lukeenean >> @Kaltzakorta @uapaolaza@igalfarsoro

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-01 15:56

@JuleGoi justizia soziala edo beste parekidetasun eskaeren gisan @Kaltzakorta @uapaolaza@igalfarsoro

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:57

@idurreski Hala izan behar du!! Horrexegatik diot identitatea (hizkuntza barne) oso materiala dela!@Kaltzakorta @uapaolaza @igalfarsoro

Gaizka Aranguren @gaizkaranguren | 2014-10-01 16:12

@JuleGoi Mmmmmm… Espainiar/Frantziar estatu feminista lorgarriagotzat jotzen dut espainiar estatu euskalduna baino. @berria @igalfarsoro

Kaltzakorta @Kaltzakorta | 2014-10-01 16:26

@JuleGoi @idurreski zer den euskaldun izatea? Horrat EHEri emandako erantzun batzuk, tartean Txillardegirena argia.com/multimedia/dok… @argia-n

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 16:34

@gaizkaranguren Horrexegatik hoberena azkarrena errezena Euskal Estatu Feminista eraikitzea :-))))@berria @igalfarsoro

Gaizka Aranguren @gaizkaranguren | 2014-10-01 17:04

@JuleGoi Ados, baina Euskal Estatuan euskara hegemonikoa ez bada, nik nahiago Europar Estatu sozialista eta feminista @berria @igalfarsoro

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 17:09

@gaizkaranguren kar, kar! nik horrelako Europa orain nahi dut :-) @berria @igalfarsoro

artaburu @artaburuen | 2014-10-01 19:46

@JuleGoi @berria “zein emaitza atera zatekeen Eskoziak”? Euskal identitatea indartzen al du aditz formak gaizki erabiltzeak?

ikerAraotz @ikerAraotz | 2014-10-01 22:46

@artaburuen @JuleGoi @berria ni ere esaldi berean trabatu naiz

Andoni Olariaga @aolariaga | 2014-10-02 08:47

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza bikaina! Folklorista-nazionalistentzako: Folkorismoa independizatuz sendatzen da ;)

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:06

@aolariaga atzo ez zintudan aipatu zure tesia-amaitzen-utzi-bakean prozesuan ez eragiteko :-))) @berria@igalfarsoro @unaiapaolaza

Andoni Olariaga @aolariaga | 2014-10-02 09:07

@JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza Ba artikulua irakurri ta buruari bueltaka ibili nintzen, nirea egin ezinean.. karkarkar :-)))

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 09:08

@JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro eh! Nire kritikaren erantzunaren zain nago ;-)

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:13

@aolariaga ordun danetan sartuko zaitut ze total :-))) baina bukatu, Tesi hori behar degu eta!! @berria@igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:15

@unaiapaolaza kar, kar! gauian akordatu nintzan! Determinismoa ze ba? identitatea eraikia dela esaten da! @aolariaga @berria @igalfarsoro

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:41

@aolariaga @JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza oro har ados, baina folklorismoa hizkuntzarekin hainbeste lotzeak egin dit kirrinka

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:42

@aolariaga @JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza ados, hizkuntza faktorearen zentralitatea ere konstruko bat da

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:43

@aolariaga @JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza baina faktore hori hautatu dutenetatik etorri dira eukaltsunaren definizio +praktika

txerr9N @txerren | 2014-10-02 09:44

@idurreski @aolariaga @JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza ni ere arduratzen nau “frenadaz pasatzeak”. Edukibako estatugintza arrisku

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:44

@idurreski hizkuntza eta kultura folklorizatzearen aurkakoa da nere jarrera! zeharo! @aolariaga @berria@igalfarsoro @unaiapaolaza

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:44

@aolariaga @JuleGoi @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza folklorismotik urrunenak; Saizarbitoria zein Txillardegi horretan lagun

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:46

@idurreski horixe baietz! Hizkuntza & sozioekonomia maila berean, eduki eta praktika zehatzak@aolariaga @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:47

@idurreski ezbatabestearen gain! biek behar dituzte egiturak praktika hegemoniko bilakatzeko@aolariaga @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:48

@JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza bai, baina iruditu zait artikuluan besterik uler daitekeela (agian sentiberegi nabil)

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 09:48

@txerren eduki bako? estatu euskaldun feminista eta sozialista ez da bakoa :-) @idurreski @aolariaga@berria @igalfarsoro @unaiapaolaza

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-02 09:49

@JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza nolanahi ere, asko gustatu zait artikulua. Eta batik bat debatea planteatzea :))

txerr9N @txerren | 2014-10-02 09:51

@JuleGoi @idurreski @aolariaga @berria @igalfarsoro @unaiapaolaza hori ba! Esnea bezala, Estatu osoa, ez erdi-gaingabetua ;)

imanol galfarsoro @igalfarsoro | 2014-10-02 09:56

@idurreski @JuleGoi @aolariaga @berria @unaiapaolaza folklorismoa, identitatea eta nazioaz debateari buruz gehiago mxfractal.org/RevistaFractal…

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:44

(1) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Identitatea bereizteko 2 ikuskera bereizten dituzu: posmoa eta esentzialista.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:44

(2) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Biek ala biek identitatea despolitizatzen dutela diozu. Ez nago ados.

Koldo @koldobizkar | 2014-10-02 11:51

@unaiapaolaza Hirugarren aukera badagoela azpimarratuko nuke: eraikuntza soziala estruktalki baldintzatua @JuleGoi @aolariaga @igalfarsoro

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:52

@koldobizkar @JuleGoi @aolariaga @igalfarsoro Hori da azpimarratu nahi dudana. Baldintzatua bai, determinatua ez.

Jon Benito Aranberri @ehunginen | 2014-10-02 11:53

.@JuleGoi @igalfarsoro @unaiapaolaza Niretzat, gakoetako bat, kategoria zibiko/politiko bat nola garatu ez dakigula da: euskal herritarra.

gaztelumendi |I*I| @iPtx | 2014-10-02 11:54

@koldobizkar @unaiapaolaza @JuleGoi @aolariaga @igalfarsoro Zuek guztiok segi horrela mintzatzen, inork ez ulertzeko bezala….filoSofaTzen

Koldo @koldobizkar | 2014-10-02 12:00

@iPtx elkarrizketan argi hitzin genun ta @JuleGoi-k jasotako erantzunak ikusita ulertzen dela dirudi@unaiapaolaza @aolariaga @igalfarsoro

gaztelumendi |I*I| @iPtx | 2014-10-02 12:05

@koldobizkar aber! @JuleGoi artikulua nahiko argia zan, gero sartu zarete filosofatzen @unaiapaolaza@aolariaga @igalfarsoro ni orain #out

Beñat Zarrabeitia @bzarrabeitia | 2014-10-02 12:07

@iPtx @koldobizkar @JuleGoi @unaiapaolaza @aolariaga @igalfarsoro Barkaidazue baina guzti hau 87 urteko nire amamak ulertzeko terminorik? ;)

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 12:09

@ehunginen @JuleGoi @igalfarsoro Euskal Herritarrak ez luke identitate politikoa izan behar. Hau ez ulertzeak trabatzen gaituela uste dut.

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-02 13:40

@unaiapaolaza ederra! eta ados nago, nik ez dut detereminismoaz hitzegin baldintzez baizik@koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro

TOWILLENRUIZ @towillenruiz | 2014-10-02 15:31

@JuleGoi gainera klasearen kontzientzia marxismo klasikoaren kontzeptua da, nik ere nahiago dut “jende-talde” (1)@igalfarsoro @unaiapaolaza

TOWILLENRUIZ @towillenruiz | 2014-10-02 15:33

@JuleGoi -aren kontzientzia (Negri&Hardt) edo “proiektu-identitatea”>identitatearen boterea (Castells) (2)@igalfarsoro @unaiapaolaza

Karmele Perez @mkarmelep | 2014-10-01 09:31

Oso interesgarria @JuleGoi Euskal identitatea berria.eus/paperekoa/1955… via @berria

profile rtprofile rtprofile rt
 

Iker Salaberria Urk. @IkerSU | 2014-10-01 10:09

@mkarmelep Kasualitate! hari berari tiraka korapilo desberdinak erakusten dituzten bi artikulu mamitsu gaur @berria-n ow.ly/C8Z0f

Pello Iruretagoiena @zaporra | 2014-10-01 10:03

Alegia, museo baterako pieza izateko ez gara jaio. Ona @JuleGoi -ren “Euskal identitatea” goo.gl/cLsRL3

profile rt
 

μαιαλεν @bitabibost | 2014-10-01 10:27

Euskal identitatea berria.eus/paperekoa/1955… via @berria @JuleGoi Interesgarria. Artikulua bere osotasunean dexente likidoa egin zait halere!

profile rtprofile rtprofile rt
 

Larrua Hot @Larrua_Hot | 2014-10-01 10:34

@bitabibost @berria @JuleGoi Dexente likidoa? Zer esan nahi dezu?

Larrua Hot @Larrua_Hot | 2014-10-01 10:35

@bitabibost Dexente likidoa? Zer esan nahi duzu?

μαιαλεν @bitabibost | 2014-10-01 10:42

@Larrua_Hot identitatearen definizioak zalantzan jarri, ta bere definizioa zehazten ez duela esan nahi nuen. Akaso nire ezjakintasunagatik..

Larrua Hot @Larrua_Hot | 2014-10-01 10:52

@bitabibost Bere identitatea ze praktika sozial, politiko eta ekonomikoarekin lotzen duen zehaztea faltako litzateke.

Larrua Hot @Larrua_Hot | 2014-10-01 10:56

@bitabibost Halare, antzematen da ez duela sozialdemokraziarekin lotzen, esaterako. Interesgarria bai, irakurtzeko pixkat nekosoa niretzat.

μαιαλεν @bitabibost | 2014-10-01 11:09

@Larrua_Hot Gaiak tesi baterako ematen du. Auzia xehatzeko iradokizun-sorta bezala, gustatu zait ta bat nator(rela uste dut?ni bai likidoa!)

Kattalin Miner @MinerKattalin | 2014-10-01 10:46

“Zer ote da ba klasea identitatea ez bada”? Bua bua bua! Amaieraraino irakurtzekoa! @JuleGoi-ren “Euskal identitatea” berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rtprofile rt
 

Kattalin Miner @MinerKattalin | 2014-10-01 11:04

@JuleGoi ta hontaz akordatu naiz: “Bazterrak edo arrakalak, ez dira oporretarako lekuak, ez dira “de paso”-ko lekuak, ez dira restopak”.

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-01 14:44

@MinerKattalin @JuleGoi Eta geri irakurri aurreko orrialdeko Joxe Manuel Odriozolaren artikulua…

gaztelumendi |I*I| @iPtx | 2014-10-01 11:01

Atsegin dut @JuleGoi berria.eus/paperekoa/1955… euskal #identitatea %99 ados

Marijo Deogracias @desplazatua | 2014-10-01 11:17

Folklorismoak hilko gaitu… Irakurri beharrekoa. “Euskal identitatea” @JuleGoikcy.me/1b61t @berria

profile rt
 

Miren Manias @beavis | 2014-10-01 12:46

Ze pena horrelako iritzi artikuluek ingelesezko bertsioa eduki ez izatea berria.eus/paperekoa/1955… @JuleGoieuskal identitateaz; bikain.

profile rt
 

Jon Benito Aranberri @ehunginen | 2014-10-01 13:02

Ados nago, erabat, @JuleGoi -ren gaurko artikuluarekin: berria.eus/paperekoa/1955… Eta bikaina da bigarren erdia.

profile rtprofile rtprofile rt
 

Iñaki Petxarroman @petxarroman | 2014-10-01 13:41

Bi artikulu, gogoetatzeko: “Eskoziarren identitatea” berria.eus/paperekoa/1832… Eta @JuleGoi ren “Euskal identitatea” berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

Eneko Bidegain @enekobidegain | 2014-10-01 14:05

“Batzuek euskaraz bizitzeko ez bada ez dute euskal estaturik nahi…” paragrafo horrekin ez nago ados @JuleGoibit.ly/10lhPOC

Zihara Enbeita @ziharae | 2014-10-01 14:12

@enekobidegain @JuleGoi bagara bi. Kontu bat da benetan burujabe sentitzeko euskara behar izatea eta beste bat hori ezean dagoenean uztea

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-01 15:42

@enekobidegain kar, kar, “batzuek” hori ez nuen zuregatik esaten!!

gorka setien bera @ezetzpa | 2014-10-01 16:45

Jule Goikoetxeak Berrian:berria.eus/paperekoa/1955… kultura identitatea eguneroko bizitza, bizimodua. Izaera politikokoak. #dida

Goizalde Landabaso E @GoizaldeL | 2014-10-01 16:47

INteresgarria @JuleGoi -k identitateaz idatzitakoa. berria.eus/paperekoa/1955…

Ainhize Muniozguren @AinhizeMu | 2014-10-01 17:43

@JuleGoi-ren @berria-ko testuak orain urte batzuk @ehbfeminista-ren Tolosako topaketak gogoratu dizkit, identitateaz berria.eus/paperekoa/1955…

ihitzek @ihitzek | 2014-10-01 18:48

Euskaldun askok folklorikoki hiltzen jarraitu nahi dute, politikoki bizitzen hasi baino lehenberria.eus/paperekoa/1955…

rikardo uzkudun @ritxioka | 2014-10-01 22:26

Irakurtzekoa. Gure buruari, identitatea dela eta, jarri beharreko galdera ugari dakartza @JuleGoi aren artikuluak.berria.eus/paperekoa/1955…

Iker Iraola @iraola_ | 2014-10-01 23:32

Irakurtzekoa RT @JuleGoi: “Euskal Identitatea” Azken artikulua berria.eus/paperekoa/1955…

profile rt
 

Unai 9Nederra @uonederra | 2014-10-02 09:15

@JuleGoi: “Euskal Identitatea” Azken artikulua berria.eus/paperekoa/1955… @berria cc/@igalfarsoro@unaiapaolaza

profile rtprofile rt
 

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:46

(4) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Esentzialismoak ez du borondatea kontutan hartzen, posmoak aldiz bai.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:47

(5) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Etorkizunerako dugun nahi kolektiboak ematen digu identitate politikoa.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:47

(6) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Gainera posmodernismotik sortzen den identitatearen karikatura egin duzula uste dut.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:48

(7) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Jendarteko egitura ezberdinek identitate politikoa baldintzatu egiten dute. Ez determinatu.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:48

(8) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Determinatuko balute, subjektu politikoen esistentzia ukatzen ariko ginateke.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:49

(9) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Beraz, ditugun baldintzatzaile guzien gaineti, askatasunak badu espazioa.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 11:50

(10) @JuleGoi @aolariaga @berria @igalfarsoro Espazio hori da politikaren esistentziaren baldintza.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 15:36

(2)@JuleGoi @koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro Dena dela, “zer gara?” (identitate esentzialista) galderaren bueltan dabil oraindik EH.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 15:36

(3) @JuleGoi @koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro Existentziaren onarpenean kateatuta.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 15:38

(5) @JuleGoi @koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro “zer gara?” galderatik, “zer nahi dugu?” (identitate politikoa)

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-02 15:40

eta (8) @JuleGoi @koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro Antropologia gutxiago eta politika gehiago!

TOWILLENRUIZ @towillenruiz | 2014-10-02 15:53

@unaiapaolaza & individualismo gutxiago(esentzialista) & harreman soziala gehiago (politikoa) @JuleGoi@koldobizkar @aolariaga @igalfarsoro

Xabier Maeztu @trisketonni | 2014-10-05 10:50

Euskal identitatea, zer da baina kulturala, soziala eta ekonomikoa? Itzela @JuleGoi berria.eus/paperekoa/1955…via @berria

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-05 11:02

Milesker! Saltsa polita egon da! “@trisketonni: Euskal identitatea, zer da baina…? Itzela @JuleGoiberria.eus/paperekoa/1955… via @berria

Alejo @GarunaBorBor | 2014-10-12 10:31

Planteamendu biziki interesgarria @JuleGoi-rena: ‘Euskal identitatea’ praktika sozial, politiko eta ekonomiko gisaberria.eus/paperekoa/1955…

profile rt
 
 
 

Etiketak: , , ,

Igo