Aitzakiarik ez dago

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-15]

Orain bi mende eskas demokrata hitza irain bat zen eta orain dela hiru gaixotasun bat. Egun, hainbat iraultza eta astakeriari esker demokrazia unibertsala bilakatu da eta badakizue unibertsala dena ona dela eta ontasuna unibertsala dela; unibertsala arrazionala dela eta arrazionaltasuna unibertsala. Horregatik egin behar omen dugu euskaldun edo Euskal Estatu unibertsalaren alde. Horregatik, hain zuzen ere, egingo dut haren kontra eta Euskal Estatu feminista eta sozialista aldarrikatu, eta, posmarxistak zirikatzearren, ez ditut feminismoa eta sozialismoa unibertsal bilakaraziko, ontasunez eta arrazionaltasunez jositako ilerik gabeko gizonezko zuri unibertsal guztiak desagertu arte. Baina, estatugintza prozesua hasi berri dugunez, ez ditut nire aldarriak baldintza edo aitzakia moduan ulertuko, gida gisa baizik, galderak sortu eta findu ahal izateko.

Euskal Estatuan frantsesak, gaztelerak eta ingelesak estatus berdina izango al dute hezkuntza publikoan? Lurralde bakoitzean dauden hiztunen arabera erabakiko da edo euskal herritar guztiek nahitaez frantsesa, gaztelera eta euskara ikasi beharko dute? Zer egingo da, adibidez, txinatar eta arabiar komunitateen hizkuntza eskubideekin?

Euskal Estatu feminista eta sozialista batean, zer izango da komunitatearen unitate komuna? Zer publiko eta zer pribatu? Egongo al dira familia zeharkatzen ez duten zaintza sareak? Familia, patriarkatuaren eta kapitalismoaren birsortze mekanismo oinarrizkoenetakoa, existituko al da? Amankomunean (barka diezadala Euskaltzaindiak) heziko al dira umeak edo propietate pribatu izaten jarraituko dute (barka diezadatela guraso komunistek); balioko al digu curriculumean seme-alaben heziketak? Zenbat kreditu balioko ditu zaharren, gaixoen eta gu guztiok hazi eta hezi gaituen doako zaintzak?

Euskal Estatu sozialista eta feminista batean ordaintzen ez den lanak ordaindutakoaren prestigio bera izango al du? Legez kanpo utziko al du estatuak ordainpeko lana; zer hartuko da lantzat eta zer enplegutzat; zeren arabera ordainduko da eta nortzuk erabakiko dute, nazioarteko kapitalak, sindikatuek, etxekoandreek? Prostituzioa desagertuko da edo gradu profesionala bilakatu? Kultura, klase, genero eta sexu diferentzia guztiak desagerraraziko ditugu? Hots, produzitu eta birsortuko al ditu Euskal Estatuak emakumezkoak eta gizonezkoak; egongo al dira etorkinak, indigenak, pobreak, aberatsak, graduatuak, langabetuak eta herentziak? Norena izango da lurra; eta ezagutza?

Ba ez dakigu, Estatua lortu arte. Estaturik izan ezean ez baitakigu zer-nolako gizarte mobilizazio, indar korrelazio, diru eta baliabide izango dituen gure estatuak. Ziur aski gizonezkoak eta emakumezkoak egongo dira, genero, sexu eta prestigio diferentziak alegia, lurra ez da amankomuna izango, burtsa eta herentziak existituko dira, eta, beraz, biolentzia materiala eta sinbolikoa barra-barra egongo da, guztiok egunero gauzatzen dugun eta guztiongan haragitua dagoen biolentzia.

Esklusioa bortitza da, bai, baina integrazioa ere bai. Komunitatea edo unitate komuna biolentzia material eta sinbolikoaren bidez eraikitzen den unitatea baita (ez bakarrik, jakina). Familiatik hasi, kuadrilla herri eta naziotik igaro eta estatura ailegatu arte. Egun bizi eta gauzatzen ditugun biolentzia desberdinak identifikatzearen aldekoa naiz, Euskal Estatuaren proiekzioak egiterakoan ontasun eta arrazionaltasun unibertsalez ehundutako paradisutik burua atera eta gauzatuko dugun biolentzia partikularrean pentsatzen hasteko ezinbestekoa baita. Norberak edo norberaren komunitateak ez badu eragiten duen biolentzia identifikatzen, orduan ezingo du biolentzia hori kontrolatu edo murriztu. Eta, aipatu biolentzia horiek guztiak sistematikoki ezkutatzeko asmatu zen unibertsaltasunaren kontzeptua. Hortaz, ez dut estatu unibertsalik nahi eta ez diot Euskal Estatuari munduko beste estatuei eskatzen ez zaiena eskatuko: ontasun eta arrazionaltasun unibertsala haragitu dezala, hori baita Euskal Estatua sekula ez lortzeko jartzen diren aitzakia nagusienetakoa. Nire proposamena, halere, Euskal-Estatu-puru-santateresa-garden-europeista-kutsugabea defendatzen dutenekin batera aritzea. Ez baitakit Euskal Estatuan hobeto biziko garen denok, baina ziur naiz baliabide gehiago edukiko ditugula denok geure bondadeak garatzeko.

Aitzakiarik ez dago.

 

Postscriptum
Artikulu honek oihartzun zabala izan du sarean. Hona hemen lagin bat (Sustatuk bildua):

 

Tuitak (112) | Erantzun

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 08:13

“Aitzakiarik ez dago” azken artikulua berria.eus/paperekoa/1955… @berria

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 15:51

@JuleGoi @berria Unibertsaltasun guziak ez dira arrazionalistak. Zuk aipatu dituzun postmarxistek darabiltena ez bederen.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 15:53

@JuleGoi @berria Hauen unibertsaltasuna ulertzeko modua unibertsaltasun arrazionalistari eginiko kritikatik sortzen da. #hegemonia

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 15:55

@unaiapaolaza bai eta nere aburuz kritika horrek birsortu egiten du betiko zatiketa, Foucault-Butlerrek dioten moduan, ez dira 1/2 @berria

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 15:56

@unaiapaolaza marko diskurtsibo kantianotik ateratzen – hegemonia ulertzeko ez da zertan unibertsal-partikular dikotomiara jo behar @berria

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:02

@JuleGoi @berria Ez da zertan jo behar, baina estrategia politikoak eraikitzeko oso erabilgarria da. Begiratu PODEMOS. 1/2

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:03

@JuleGoi @berria Leitzako indartsuak esango zukeen bezala: Puntziona. 2/2

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:07

@unaiapaolaza Nere helburua ez da beti funtzionala izatea, pentsa+molde hegemonikoak apurtzea baizik, dikotomia hori kasu @berria

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:07

@JuleGoi @berria Gainera hegemonia ereikitzen duen unibertsala botere borroken ondorioa da, ez arrazionala hortaz

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:10

@unaiapaolaza gauza bat unibertsaltasun motak dira, beste bat unibertsaltasunaren kontzeptua, arrazionalaren kontzeptu 1/2 @berria

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:11

@unaiapaolaza @berria kontzeptu ilustratuarekin jaiotzen dena unibertsaltasunaren kontzpturen posibilitate baldintza da arrazionaltasun hori

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:13

@JuleGoi @berria Unibertsaltasunaren ideia greziatik dator. Ilustrazioak eman zion bere ikuskera, postmarxismoak berea eman dion bezala. 1/2

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:13

@JuleGoi @berria unibertsaltasunaren kontzeptuaren posibilitatea arrazionaltasun ilustratua dela esatea… #esentzialismoa

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:14

@unaiapaolaza posmarxistek onartua da beren kontzeptua Kanten duela oinarri

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:14

@unaiapaolaza ez, ez da esentzialismoa, post-estrukturalismoa baizik #Foucault @berria

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:16

@unaiapaolaza arrazionaltasun ilustratua ez, ‘arrazionaltasun ilustratuaren kontzeptua’ esan nahi nuen@berria

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:18

@JuleGoi @berria Bueno bale, orduan denok gaude harrapatuta bertan. Baita zu ere.

unaiapaolaza @unaiapaolaza | 2014-10-15 16:19

@JuleGoi @berria Dena dela, nahi duenarentzat gai honetaz testu interesgarria: e-spacio.uned.es:8080/fedora/get/bib…

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-15 16:24

Testu hau lagungarria izan liteke ere es.scribd.com/doc/76336745/2… dikotomia horren nondik norakoak ulertzeko @unaiapaolaza @berria

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-15 21:06

@JuleGoi @berria Ona baina… “Euskal Estatua besteak bezalakoa besterik gabe”? Beste borroketan (sozialismoa) aurrerapausua izna gabe? 1/2

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-15 21:06

@JuleGoi @berria Prozesuak dialektikoak direla ez ahantzi. Euskal estatua ez da sozialismoa automatikoki, baina lortu behar dugu… 2/x

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-15 21:07

@JuleGoi @berria horretan aurrerapausua (langileen boterete demokratikoa) izatea. bestela, beste Euro-estatu bat izateko hainbeste 3/x

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-15 21:08

@JuleGoi @berria indar eta borroka inbertitu ondoren, horretan bukatzea, nolabaiteko “frustrazioa” izan daiteke beste borrokendako (4/4)

Jule Goikoetxea @JuleGoi | 2014-10-16 09:26

@Drazmihailovitx ados! baina ez zaite jarri katastrovik :-)) borrokaren emaitza ezin jakin borrokatu aurretik! @berria

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-16 12:14

@JuleGoi @berria Nire uste bi akats daude: bat “lehenik independentzia eta gero sozialismoa” bi proiektu estanko balira bezala… (1/2)

Draza Mihailovitx @Drazmihailovitx | 2014-10-16 12:14

@JuleGoi @berria eta bi: “independentizak berez sozialismoa dajkar” pentsatzea, gaur eguneko sozialismoaren aldeko borroka alboratuz (2/2)

ikerAraotz @ikerAraotz | 2014-10-15 08:33

Euskal estatua more,gorri,berde,gris…nahi dutenentzat: berria.eus/paperekoa/1955… Nolako estatua izango da? “Ba ez dakigu, Estatua lortu arte”

Ainhize Muniozguren @AinhizeMu | 2014-10-15 08:47

“Komunitatea edo unitate komuna biolentzia material eta sinbolikoaren bidez eraikitzen den unitatea baita”berria.eus/paperekoa/1955… @JuleGoi

profile rtprofile rt
 

Idurre Eskisabel @idurreski | 2014-10-15 09:25

Goitik behera ez ezik, ezker-eskuin eta diagonalean ere sinatzen dut @JuleGoi ren @berria ko gaurkoa:berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

Igor Mujika @IgorMujika | 2014-10-15 09:31

Aitzakiarik ez dago: bit.ly/1vu4Abj

zalantzak ereiten @mariacolera | 2014-10-15 11:53

“Aitzakiarik ez dago” berria.eus/paperekoa/1955… Aitzakiarik gabeko zutabea ontasun ta arrazionaltasun unibertsalen kontra, @JuleGoi #baiandrea!

profile rtprofile rt
 

Eneko BAI Fernandez @enekogara | 2014-10-15 09:56

Oso #ona @JuleGoi @berria n: Orain bi mende eskas demokrata hitza irain bat zen eta orain dela hiru gaixotasun bat berria.eus/paperekoa/1955…

Eneko Bidegain @enekobidegain | 2014-10-15 10:25

.@JuleGoi “Ez dakit Euskal Estatuan hobeto biziko garen; baliabide gehiago edukiko ditugu geure bondadeak garatzeko” berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rt
 

Kattalin Miner @MinerKattalin | 2014-10-15 11:32

Aitzakiarik ez dago. Nolakoa izango da Euskal Estatua? @JuleGoi nola idazten duen gure propiyak!berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rt
 

Luistxo Fernandez @luistxo | 2014-10-15 11:40

“Aitzakiarik ez dago” #independentzia berria.eus/paperekoa/1955…

Oihana Bartra @OihanaBartra | 2014-10-15 11:43

Ze gustura irakurtzen dudan @JuleGoi eta ze ados egon ohi naizen berarekin. Gaur “Aitzakiarik ez dago”berria.eus/paperekoa/1955…

AinhoaLarrabeArnaiz @larrabe1 | 2014-10-15 11:52

Estatugintzaren bidean galderak gida, eta ez aitzakia. Beste behin irakurtzekoa gaur @JuleGoi-k @BERRIANidatzitakoa: berria.eus/paperekoa/1955…

Txokolo @guadianak | 2014-10-15 11:55

Saiatu gaitezen erantzuten! Nolako euskal herria ? berria.eus/paperekoa/1955…

Rikardo Otxoa @TuXuRi | 2014-10-15 12:02

“Aitzakiarik ez dago” bit.ly/1vu4Abj

Urtzi Urrutikoetxea @urtziurruti | 2014-10-15 15:28

“Aitzakiarik ez dago” @JuleGoi k, euskaltzaleok bereziki irakurtzekoa. Edo estatua denona da edo ez da estaturikberria.eus/paperekoa/1955…

Olatz Artola @olatzartola | 2014-10-15 15:52

:O aho zabalik uzten dit beti. berria.eus/paperekoa/1955…

mario zubiaga @zuribia | 2014-10-15 16:32

Zuria, gizona eta (ez erabat) burusoila izan arren… Bikaina. @JuleGoi @berria “Aitzakiarik ez dago”. bit.ly/1sIoXPS

profile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

Andoni Olariaga @aolariaga | 2014-10-15 16:39

@JuleGoi-ren artikulu probokatzaile ederra, hegemoniaren diskurtsoaren arriskuak agerian jarrizberria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

Bikitxu Berritsu @BikitxuBerritsu | 2014-10-15 17:04

berria.eus/paperekoa/1955… Estatu feminista baten alde amets egiten dugunentzat @JuleGoi ren buruAKZIOAK!!Komunean edo amankomunean ingo diñau!

Aitor @IrauliTaIrabazi | 2014-10-15 17:19

Noski, euskal estatua (sozialista ere, eta bereziki), munduko estatu guztiak bezala, bortitza izango da.berria.eus/paperekoa/1955…

Gudari pequebu @GudariP | 2014-10-15 23:48

@IrauliTaIrabazi Estatuak klase jakin baten diktaduraren materializazioa dira. Estatu neutrotik ez dago. Estatu feministarik ere ez.

olatz mitxelena @omitxelena | 2014-10-15 17:24

Aitzakiarik ez dago berria.eus/paperekoa/1955… via @berria

profile rtprofile rt
 

Sustatu Albisteak @Sustatu | 2014-10-15 18:10

“Aitzakiarik ez dago”, Jule Goikoetxea Euskal Estatuaren inguruan via @JuleGoi | berria.eus/paperekoa/1955… |sustatu.eus/1413360382909

profile rt
 

Iñigo Susperregi @inigosuspe | 2014-10-15 20:36

@JuleGoi ren Aitzakiarik ez dago berria.eus/paperekoa/1955… @berria ren eskutik.

Samara Velte @samaravelte | 2014-10-15 21:05

‘Aitzakiarik ez dago’, edo 37 galdera Euskal Estatuaren aldeko independentistari, @JuleGoi-ren eskutik:berria.eus/paperekoa/1955…

profile rtprofile rtprofile rtprofile rtprofile rt
 

Ekain Lexartza Artza @EkainLexartza | 2014-10-15 21:55

Aitzakiarik ez dago berria.eus/paperekoa/1955… via @berria

profile rtprofile rtprofile rt
 
profile rtprofile rt
 

Berria.eus @berria | 2014-10-15 21:55

Zeresana eman duen iritzia: @JuleGoi-ren “Aitzakiarik ez dago” berria.eus/paperekoa/1955…

profile rt
 

Iker Iraola @iraola_ | 2014-10-15 23:51

«Aitzakiarik ez dago», @JuleGoi — Aldarriak gida gisa, eta ez aitzakia gisa berria.eus/paperekoa/1955… vía@berria

profile rtprofile rtprofile rt
 

Zihara Enbeita @ziharae | 2014-10-16 10:09

Atzo irakurri ez zenutenontzat, merezi du eta irakurri @JuleGoi -ren atzoko ekarpena berria.eus/paperekoa/1955…@berria

profile rt
 
profile rtprofile rt
 
 
 

 

 

Etiketak: , , ,

Igo