Katalanen bozkatzeko nahia geldiezina da

Espainiako Gobernuak inpugnatu eta Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi arren,  Kataluniako Generalitatek eta galdeketaren aldeko alderdiek Azaroaren 9rako antolatutako bozkatze prozesuarekin jarraituko dute. 

Kataluniak estatu independente bat izan behar ote duen iritzia emateko parte-hartze prozesuarekiko lotutako prestakuntza guztiak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak jarritako helegitea tramitatzea onartzearekin batera. Aurreikusitako erabakia izan da, Estatu Kontseiluaren ebazpenaren eta Ministroen Kontseiluaren erabakiaren ondoren. Auzitegi Konstituzionalak espresuki Kataluniako Generalitateko lehendakari Artur Masi erabakiaren berri zuzenean ematea erabaki du.

Espainiako Auzitegi Konstituzional independentziari buruzko galdeketa ofiziala bertan behera utzi ondoren, Kataluniako Generalitatek eta alderdi politikoek bestelako izaera bateko galdeketa baten alde egin zuten. Bozketaren egunerako bost egunen faltan, prestakuntza guztiak bideratuta daude, Frances Holms Generalitateko bozeramaileak nabarmendu duenez. Halaber, bozketa hori gauzatzeko asmoa berretsi du Generalitateko bozeramaileak. 

Artur Mas presidenteak erabakitzeko eskubidearen aldeko alderdiak biltzera deitu ditu, ahalik eta erantzun bateratuena eman asmoz. 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko itunaren bilera bat. (Argazkia: gencat.cat)

Erabakitzeko eskubidearen aldeko itunaren bilera bat. (Argazkia: gencat.cat)

 

Informazio gehiago:

Compareixença del conseller Homs (03.11.14)

El govern català desobeeix el TC i manté la votació del 9 de novembre (Vilaweb)

Generalitateak eutsi egingo dio galdeketari, debekatu arren (Berria)

Kataluniako gobernuak A9ko bozketa mantenduko du, Konstituzio Epaitegiak debekatu arren (Argia)

 El Govern manté el procés participatiu del 9-N a pesar de la suspensió del Constitucional (Ara)

 

Etiketak: , , , ,

Igo