‘Pausoan': Izagirre eta Egibar Kataluniaz

 

Hamaika Telebistako ‘Pausoan’ saioan erreportaje interesgarria egin dute Kataluniari buruz, azaroaren 9ko galdeketaren atarian. Naroa Iturri kazetariak Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Joseba Egibar EAJren GBBko lehendakaria elkarrizketatu ditu. Bakoitza bere aldetik, baina gero bi elkarrizketak uztartuz osatu du erreportajea. Nola begiratzen diote kontsultari? Zein iritzi dute Espainiako Gobernuaren jarreraz? Euskal Herriaren bidea nola dago euren iritziz? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten diete Juan Karlos Izagirrek eta Joseba Egibarrek.

 Bestalde aste honetako Esatea libre saioan, Kataluniako galdeketaren gaia landu dute bereziki. Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Iñaki Soto Garako zuzendaria eta Ainhoa Aznarez izan dira hizlariak.

 

Etiketak: , , , , , ,

Igo