Jaume Lopez: “Ez ditugu gauzak era berean ulertzen”

[Elkarrizketa. BERRIAn argitaratua / 2015-02-01]

Kataluniako independentzia prozesua nola eta zergatik gertatu den azaltzeko liburu bat idatzi du Jaume Lopezek, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasleak. Ez du edonola ez edonorentzat egin, ordea. Espainiarrentzako liburua da. Gaizki-ulertuak saihestu, eta Kataluniako prozesu subiranistari buruzko topikoak indargabetu ditu La independencia de Cataluña explicada a mis amigos españoles (RBA) liburuan (Kataluniako independentzia nire lagun espainiarrei azalduta). Ez du inor konbentzitzeko idatzi. Helburuekin bat egin ez arren, auzia ulertaraztea du xede. Hizkuntza berean hitz egitea, egilearen hitzetan.

Irakurri elkarrizketa osorik

 

Jaume Lopez [Argazkia: Luis Jauregialtzo / Argazki Press]

 

Etiketak: , ,

Igo