Euskal Kontsulta Legearen aurkako epaiaren eragina Kataluniako erabakitze eskubidearen gauzatzean

[HAEEren aldizkarian jasoa, Joan Ridao  i Martinen eskutik / 2014ko maiatza-abendua]

2003an prozesu politiko bat hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan,antolaketarako eta estatu espainiarrarekiko harreman politikoen esparru berri bat lortze aldera, «erabakitzeko eskubidea» gauzatuz. Lehenbizi, Autonomia Estatutuaren erreforma modura aurkeztu zen proposamena, eta, jarraian, herri-kontsulta ez lotesle bat deitzeko eta arautzeko lege baten bidez; herri-kontsulta hori egin nahi zen herritarrek parte hartzekotresna gisa, printzipio demokratikoan oinarrituta eta estatuko legeditik eta haren baimenetik kanpo. Proposamen horrek horrelako kontsulten onargarritasunari buruzko eztabaida sartu zuen Espainiako agenda politikoan, konstituzionaltasunari zein aukera politikoari zegokienean. Bere aldetik, 2006ko Autonomia Estatutuan jasotako aurreikuspena garatuz, Kataluniako Parlamentuak 4/2010 Legea onartu zuen, erreferendum bidez herri-kontsultakegitekoa. Euskal proposamena eta Kataluniakoa desberdinak diren arren, mota guztietako erreferendum autonomikoetara zabaldu dira, bereizketarik gabe, Konstituzio Auzitegiak (KA) eta Espainiako konstituzio-eta kontsulta-doktrinak «Ibarretxe Planari» azaldutako eragozpen eta akats guztiak, batez ere KAren 103/2008 Epaian jasotakoak eta KAren 31/2010 Epaianfinkatutakoak, parte-hartze zuzeneko tresnak mesfidantzaz ikusten baitira, eta horiek «erabakitzeko eskubidea» gauzatzeko erabiltzearen kontrako jarrera politikoa dagoelako.
 

Etiketak: , , ,

Igo