Erabakitzeko eskubidea, aro berriaren gakoa Nafarroan

Mahai bat. Bost ordezkari, Nafarroan aldaketaren balizko bost eragile. Gai bat: erabakitzeko eskubidea. Ikusmin handia, Iruñeko Katakrak gunean izandako ekitaldian. Adolfo Araiz (EH Bildu), Uxue Barkos (Geroa Bai), Laura Perez (Ahal Dugu), Txema Mauleon (Ezkerra) eta Rebeca Remiro (Equo) elkartu zituen martxoaren 12an Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarrak, erabakitzeko eskubidea hizpide hartuta. Katakrak-eko areto nagusia jendez lepo bete zen.

Mahai-ingurua interesgarria izan da, batik bat bi ondorio ateratzeko. Bata, mahaiko ordezkari guztiek aintzat hartzen dute erabakitzeko eskubidea. Bestea, Erabakitzeko eskubideari buruz duten ikuspegia bateragarria da, hau da, akordio bat posible da, eta gako hau ez da izango oztoto gobernu berri bat osatzeko orduan. 

Jarraian bi erreferentzia, Iruñeko Katakrak aretoan egindako ekitaldiaz.

- Eskubide berean bat eginda (Joxerra Senarren kronika BERRIAn)

- Solasaldia erabakitzeko eskubideari buruz (Lara Medinabeitiaren bideoa, BERRIAn)

 

 

Etiketak: , , , , , , , , , ,

Igo