Euskal estatua: gehiago alde, kontra baino

Euskal herritarrek euskal estatu baten aurrean duten jarrera aztertu dute Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Ipar Hegoa Fundazioak. Eskozian eta Katalunian gertatu diren independentzia prozesuak abiapuntu hartuta, 2014an ikerketa berria abiatu dute, Euskal Herriko biztanleek balizko Euskal estatu baten aurrean zer jarrera duten aztertzeko.

Helburu horrekin, Parte Hartuz Ikerketa taldeak (UPV/EHU) eta Ipar Hegoa Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute Euskal EstatuarenPertzepzioa. Ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboa izenburuko gaia lantzeko. Momentuz ikerketa kuantitatiboa egin da, eta lan horren datu esanguratsu batzuk kaleratu ditu Ipar Hegoa Fundazioak.  Guztira, 2.000 elkarrizketa egin dira Euskal Herriko lurralde guztietan. 

1. EUSKAL ESTATU BATI BURUZKO GALDEKETA EUSKAL ZAZPI LURRALDEETAN.

Lan honek bi bereizgarri ditu orain arte egin diren beste batzuen aldean. Alde batetik, zuzenean galdetzen da jendearen iritzia Euskal estatu baten aukeraren aurrean; euskal estatuaren aukerak zentratzen du gaia. Beste aldetik, Euskal estatu hipotetikoa kokatuko litzatekeen lurralde osoan egin da galdeketa, euskal zazpi lurraldeetan, alegia.

2000 inkesta egin da, telefonoz, 2014ko urria eta 2015eko otsaila tartean, Aztiker enpresak bideratua. Akats tartearen kalkulua lagin osoarentzat ±  %2,4koa da Hego Euskal Herrian, eta ±%4,9koa Ipar Euskal Herrian, eta denean %95,5ekoa da konfiantza maila.

2. EUSKAL/NAFAR ESTATU BATI BURUZKO IRITZIA

Galdera zehatza eginda, erreferendum batean zer erantzungo luketen galdetuta, gehienak euskal/nafar estatuaren alde leudeke: %40,7. Apur bat gutxiago dira kontra leudekenak: %35,3. Esanguratsua da 5etik batek ez dakiela zer erantzun, edo ez du erantzun nahi, edo abstenitu egingo litzatekeela. Zenbat eta gazteago izan, estatuaren aldekoago.

 

 

 

3. ERABAKI ESKUBIDEARI BURUZKO IRITZIA

Galdera zehatza eginda, Euskal Herriko biztanleen 2/3 etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa egitearen alde agertzen da: %66,8 (Ipar Euskal Herrian %52,9). Hortaz, kontrako boza emango lukeen asko prest dago galdeketa egiteko.

 

4. EUSKAL HERRIA ZER DEN INGURUKO IRITZIA

Hiru aukera nabarmentzen dira. Gehiengoak Euskal Herria euskal zazpi lurraldeekin identifikatzen du: %46,2. Horrez gain, asko dira Euskal Autonomia Elkartearekin lotzen dutenak: %40,9, batez ere Nafarroa Garaian. Aipatzekoa da, azkenik, Ipar Euskal Herrian %35,5ek Ipar Euskal Herriarekin identifikatzen duela.

 

5. NAZIO IDENTITATEARI BURUZKO IRITZIA

Ohiko aukerez gain, nafar gisa definitzeko hautua ere sartu da galdetegian. Oro har, identitate partekatua nabarmentzen da: euskal herritarra/nafarra bezain espainiarra edo frantziarra. Garrantzi handia du Soilik euskal herritarra sentitzeak, baina Gipuzkoan eta Bizkaian bakarrik da esanguratsua.

Ipar Euskal Herrian oso nabarmena da Frantziaren aldeko joera: %72,5 sentitzen da euskal herritarra bezain frantziarra, frantziarrago euskal herritarra baino, edo frantziarra soilik.

Nafarroa Garaian oso esanguratsua da, askotan uste ez bezala, oso jende gutxik hartzen duela bere burua soilik nafartzat: %6. Identitate partekatua nabarmentzen da, aitzitik, bai espainiar izatearekin batuta, %34,5; edo bai euskal herritar izatearekin batuta: %30,4.

 

 

 6. EUSKAL ESTATUAREN USTEZKO ONURARI BURUZKO IRITZIA

 

 

Etiketak: , , , ,

Igo