Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko ekimena

Erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena aurkeztu du legelari talde batek Eusko Legebiltzarrean. Agirian, legelariek adierazi dute euskal gizarteari dagokiola bere etorkizun politikoaz erabakitzeko eskubidea, eta eskubide hori gauzatzeko prozesuan «era aktiboan parte hartzeko asmoa» agertu dute jendaurrean. Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Erabakizaleak deituriko legelari taldeak sustatu du adierazpena, eta 125 bat abokatu eta legelariren sostengua jaso dute.

Informazio gehiago: Erabakimenaren aldeko «nazio hitzarmena» proposatu dute

Bloga: Erabakizaleak

Agiria osorik: Adierazpena

Agiriaren puntu nagusiak

ADIERAZTEN DUGU:

1.- Euskal gizarteari dagokiola bere etorkizun politikoaz Erabakitzeko Eskubidea.

2.- Printzipio demokratikoa Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko tresna dela, betiere oinarrizko eskubide eta askatasunak, demokrazia, ongizate estatuarekiko engaiamendua, Europako herrien arteko solidaritatea, eta garapen ekonomiko, gizarte garapen eta garapen kulturalari erabateko atxekipenaz. 

3.- Geure herriaren etorkizun politiko kolektiboa aske eta demokratikoki erabakitzeko, elkarlanari ekingo diogula, berme juridiko guztiak izan behar dituen herri galdeketa demokratiko bat ahalbidetzen laguntzeko.

4.- Hiritargoa ordezkatzen duten instituzioen eskuduntza eta funtzioen kalterik gabe, hiritargoari ere, badagokiola diren baliabide juridiko (barnekoak, zein nazioartekoak) guztien sustapena eta diren lege prozedura guztien erabilpena, Erabakitzeko Eskubidearen indartzea eta bere egikaritzea efektibo bihurtzeko.

5.- Azkenik, Erabakitzeko Eskubidea egikaritzeko prozesuan era aktiboan parte hartzeko dugun asmoa publikoki agertu nahi dugula eta euskal legelari guztiak animatu nahi ditugula, prozesu demokratiko honetako protagonista aktiboak bihurtzeko.

 

Etiketak: ,

Igo