Ainhoa Larrabe

Ainhoa Larrabe

Sortu, birsortu eta garatu

[BERRIAn argitaratua / 2014-08-17] NAZIOGINTZA ETA ESTATUGINTZA (ETA V). KULTURGINTZA Komunitatea eratzeko, funtsezkoa izaten da kultura; hala izan da Euskal Herrian ere. Estaturik ezean, herri mugimenduetatik bultzatu da, erakundeetan eraginez, baina estatu egiturak beharrezko direla diote adituek. Euskararen herria da Euskal Herria, etimologikoki. Kultura eta, oro har, elementu linguistikoa izan da euskal nazioaren oinarrietako bat. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Gaitasunak: eduki ezean, sortu

[BERRIAn argitaratua / 2010-08-16] NAZIOGINTZA ETA ESTATUGINTZA (IV). SOZIOEKONOMIA Estatu berriaren bideragarritasun ekonomikoa. Hori da burujabetza prozesuetako eztabaiden erdigunean dagoen gaietako bat. Euskal Herria bideragarria den, ez; norabide horretan zer egin daitekeen. Horra gakoa. Burujabetza prozesuetan zentraltasuna hartzen duen gaietako bat izan ohi da bideragarritasun ekonomikoa. Eztabaida horiek izaten ari dira orain Eskozian eta Katalunian. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Txikitasunean plural

[BERRIAn argitaratua / 2014-08-15] NAZIOGINTZA ETA ESTATUGINTZA (III). NAZIO SENTIMENDUAK Euskal Herrian naziotasun sentimendu ezberdinak biltzen dira. Nagusiak: euskalduna, espainiarra eta frantziarra. Eta immigrazioak eragindako aniztasuna gehitu behar zaio horri. Nola kudeatu hori guztia? Zer sentitzen zara?». Orotariko erantzunak bil daitezke Euskal Herrian bizi direnei galdera hori eginez gero. Inkesta askoren aztergaia ere bada. Izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Nazioa husteko garaia?

[BERRIAn argitaratua / 2014-08-14] NAZIOGINTZA ETA ESTATUGINTZA (II). DISKURTSOA Independentziaren eta demokraziaren arteko lotura egitea. Hori da urte hauetan izaten ari den eztabaidetako bat. Eta gehiengoak lortzeari begira, diskurtsoa ere bide horretan jorratzea proposatzen da. Euskal Herria desberdina dela aldarrikatu izan du euskal nazionalismoak. Espainiako eta Frantziako estatuen nazionalismoei eusteko eta euskal nazioari iraunarazteko, horiek […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Hiru, bost, zazpi?

[BERRIAn argitaratua, 2014-08-13] NAZIOGINTZA ETA ESTUGINTZA (I). LURRALDETASUNA Naziogintza eta estatugintzari buruzko artikulu sorta bat kaleratuko du BERRIAk gaurtik igandera bitartean. Erreportaje bana egingo du lurraldetasunaz, diskurtsoaz, nazio sentimenduez, sozioekonomiaz eta kulturgintzaz. Independentziaren laugarren olatua omen da gaur egungoa. Urtea bukatu baino lehen, beren etorkizunaren inguruan erabakitzeko garaia dute bi herrik. Eskoziak irailaren 18an galdetuko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo