Jule Goikoetxea

Jule Goikoetxea

Bere webgunea

Independentziaren aldeko argudioak

#CATikasgai 1. ekarpena   Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde?  Argudio nagusiak ongizatea eta duintasuna dira. Batetik, katalan askok ikusi dute ezingo dutela ongizatea lortu Espainiar estatuaren barruan. Ongizatea ez da dirua, edo karreterak. Ongizatea askoz gehiago da: azpiegiturak behar dira ongizatea erdiesteko, baliabideak alegia, eta hori da lortu ezin dutena estatuaren barne, ezin baitute […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskal Trantsizio Feminista

[BERRIA egunkarian argitaratua / 2014-11-26] Demokratizazioa erakundetze prozesu bat da, estatu ahalmenaren eta gizarte mobilizazioaren arteko dinamikaren ondorioa; diferentzia eta berdintasun batzuk (ez beste batzuk) sortu edo birsortzen dituena herria gobernatze prozesuan barneratzeko helburuarekin. Gizartea osatzen duten diferentziak eta berdintasunak ezin dira aldez aurretik erabaki, gizartea ehuntzen duten botere harremanen araberakoak izango baitira. Berdintasun sozioekonomikoa […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Aitzakiarik ez dago

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-15] Orain bi mende eskas demokrata hitza irain bat zen eta orain dela hiru gaixotasun bat. Egun, hainbat iraultza eta astakeriari esker demokrazia unibertsala bilakatu da eta badakizue unibertsala dena ona dela eta ontasuna unibertsala dela; unibertsala arrazionala dela eta arrazionaltasuna unibertsala. Horregatik egin behar omen dugu euskaldun edo Euskal Estatu unibertsalaren alde. Horregatik, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskal identitatea

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-01] Ahotan da Eskoziarrek ez dutela identitatearen arabera bozkatu, klasearen arabera baizik. Eta hemen naukazue galdeketatik bi astera neure buruari galdezka zein emaitza atera zatekeen Eskoziak bere herritarrak ingeles langileria klasekoak izan balira. Neure buruari galdezka, zer ote da ba klasea identitatea ez bada eta zer ote da ba identitatea praktika sozial […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Politika transferiezina da

[BERRIAn argitaratutako artikukua / 2014-06-18] Zer dute erabakiak, jabekuntzak, autoritateak eta Gure Esku Dago ekimenak komunean? Boterea birsortzeko erak dira. Gure Esku Dago ekimenak herri jabekuntza du helburu, autoritate politikoaren iturri den herri erabakimena mamitzea. Norberak hartutako erabakiak egiten du bat burujabe, hortaz, jabekuntza politikoa edo burujabetza norberak duen autoritate politikotik (duintasunetik) abiatuta boterea kolektiboki […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Demokraziarik ez Estaturik gabe

[BERRIA egunkarian argitaratua / 201402-05] «Demokrazia edukitzeko Estatua desegin behar da», edo bertsio eztitua, «demokraziak ez du behar Estaturik». Gure herriko kale, etxe eta tabernak zingiratzen diharduten ideiok ez dute ez oinarri analitikorik ez enpirikorik. Saihesten oso zaila omen den desio multzo erromantiko, tolesgabe eta ahistoriko batean oinarrituta daude, eta, ederra izan daitekeen arren pentsamendu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo