EH Bildu: ‘Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politiko berrirako hurbilpena’
Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko lantaldean talde parlamentarioen txanda iritsi da. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk proposamen edo txosten bana aurkeztu dute, epearen azken egunean, 2016ko urtarrilaren 12an. EH Bilduk ‘Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politiko berrirako hurbilpena’ izenburua jarri dio bere txostenari. Euskal estatua sortzeko oinarriak aurkeztu ditu EH Bilduk txostenean, eta burujabetza sozialari garrantzia berezia […]