PSE-EE: Ekarpenak eta gogoetak
Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko lantaldean talde parlamentarioen txanda iritsi da. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk proposamen edo txosten bana aurkeztu dute, epearen azken egunean, 2016ko urtarrilaren 12an. PSE-EEren txostenak ez du izenbururik. Dokumentuaren sarreran aipatzen denez, PSE-EEk Gernikako Estatutua ebaluatu eta eguneratzeari begirako ekarpenak eta gogoetak aurkeztu ditu.