Erabakitzeko eskubidea eztabaidagai AEBetako Kongresuan
Hiru adituk AEBetako Gobernuari eskatu diote estatu berrien sorrerarekiko jarrera alda dezala.
Hiru adituk AEBetako Gobernuari eskatu diote estatu berrien sorrerarekiko jarrera alda dezala.
Zer ikasi Kataluniako prozesutik? goiburupean solasaldi bat antolatu zuen Norabideak joan den martxoaren 10ean, Iruñeko Katakrak aretoan. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egin eta sustatzea zen. Ekarpen interesgarriak egin ziren. Ekitaldiak bi zati eduki zituen: lehenik, solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna eskaini ziren bideoaz: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan […]
‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna jaso du Norabideak: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan ANCko kidea eta David Fernandez CUPeko kidea. Hirurei galdera sinple bat egin zaie: zure esperientziatik abiatuta, zer gomendatuko zenieke zure lagun euskaldunei kontuan har dezaten? Hiruren erantzunarekin osatu da 13 minutuko bideoa, ekitaldiaren hasieran proiektatu […]
Muriel Casals Kataluniako gizarte zibilaren eta independentismoaren erreferente eta sinboloa zendu da. Omnium-eko lehendari ohi eta Junts pel Sí-ko parlamentaria gaur goizaldean hil da, joan den urtarrilaren 31n jasotako istripuak eragindako zauriak gainditu ezinik. Atsekabe handiz hartu du berria Kataluniako gizarteak. Baita NORABIDEAk ere. Izan ere, egun batzuk lehenago harremanetan jarri ginen berarekin, Zer ikasi Kataluniako […]
Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak hitzordu esanguratsua izan du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Diplocat Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseilua herrialde horretako prozesu subiranista nazioateratzeko lanean ari da, eta EHUrekin elkarlanean, Leioan antolatu du Erabakitzeko eskubidea: legalitatea eta legitimitate demokratikoa mahai-ingurua. Mahaiaren bueltan sei hizlari, erabakitzeko eskubidea alor politologikotik, filosofikotik eta zuzenbidearen ikuspuntutik aztertuz. […]
Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik, Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak. Ekitaldiak bi zati izango ditu: – Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskainiko dira: Muriel Casalsek (Junts Pel Sí) eta David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei […]
Urtarrilaren 9an lortu dute Katalunian indar independentiten arteko desadostasunak desblokeatzea. Izan ere, Generalitateko lehendakaria izendatzeko epea amaitzear zegoela lortu dute Junts Pel Sí-k eta CUPek. Irailaren 27ko hauteskundeak errepikatzea saihestu dute azken momentuan. Egoera desblokeatzeko akordioa zaila eta mingarria izan da bi aldeentzat, baina ahalbidetu du deskonexio prozesuak aurrera egitea. Akordioa gauzatzeko, Artur Masek uko […]
Kataluniako Parlamentuak onartu egin du estatu independentea osatzeko prozezua abiatzea. Kataluniak deskonexio prozesua abiatu du. 72 boto adierazpen independentistaren alde, eta 63 kontra. Eztabaidaren ondoren, bozketa eta erabakia izan dira Kataluniako Parlamentuan. Prozesua “herritarra, parte-hartzailea, zabal eta integratzailea” izango dela dio onartutako adierazpenak. Halaber, deskonexioak desobedientziaren bidea jorratzea ekar dezakeela argi utzi du: “Parlamentu hau […]
Irailaren 27rako, Katalunian deitutako hauteskundeak kontuan hartuta, gogoeta eta eztabaida saiakera bat sustatu nahi izan du NORABIDEAk euskal herritarrontzat ikasgai interesgarrien bila. Bi fasetan: lehenik, hauteskundeak izan arte, eta, bigarrenik, hauteskundeen ondoren. Hona hemen gogoetaldi horrek eskaintzako emaitza, NORABIDEAren ustez, emankor eta interesgarria: Katalunia ikasgai (pdf, 2,3 MB). Bidea jorratzen jarraitzeko lagungarria izan […]