Norabidea

Nola ikusten dugu euskaldunok gure burua katalanekin alderatuta? [inkesta]

#CATikasgai Inkesta bat prestatu du NORABIDEAk euskaldunok gure buruari argazki bat egiteko, katalanekin alderatuta. Ariketa sinple bat da, 1tik 5era puntuatzea jarraian azaltzen diren parametroak. Ariketa hau ez da oso zientifikoa izango, baina lagungarri izan daiteke gogoeta egiteko Kataluniako prozesutik atera daitezkeen ikasgaien inguruan.   Kargatzen…

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Jaume Lopez: “28an independentziaranzko prozesu bat abiatuko da”

Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakasleak solasaldi bat eskaini berri du Iruñean, Katakrak aretoan, Iratzar, Ezkerraberri eta Eusko Alkartasuna fundazioen eskutik. Ekitaldiak ikusmina piztu zuen, aretoa bete baitzen.Martxelo Otamendi, Susana Erroz eta Ibai Fernandez kazetariek dinamizatu zuten solasaldia eta amaieran entzuleek galdera ugari egin zizkioten Jaume Lopezi. Nafar Telebistak saioa grabatu zuen. Solasaldiaren laburpen bat […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

“Azken urteotan, federalista mordoa independentismora pasatu dira”

#CATikasgai 6. ekarpena: Jabier Muguruza (galdera batzuei erantzunez)   – Zure esperientziaren arabera, Kataluniako kultura eta sorkuntzaren jendea interesatu da inpedenpentziaren aukeraz? Hango kultur giroko jende asko ezagutzea egokitu zait urte guzti hauetan, eta denetik topatu dut, logikoa den bezala. Nik uste artistari dagokion espiritu librearen ondorioa dela aniztasun hori. Musikan, konkretuki (eta ikaragarri sinplifikatuta), nik ezaguturikoen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentziaren aldeko argudioak

#CATikasgai 1. ekarpena   Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde?  Argudio nagusiak ongizatea eta duintasuna dira. Batetik, katalan askok ikusi dute ezingo dutela ongizatea lortu Espainiar estatuaren barruan. Ongizatea ez da dirua, edo karreterak. Ongizatea askoz gehiago da: azpiegiturak behar dira ongizatea erdiesteko, baliabideak alegia, eta hori da lortu ezin dutena estatuaren barne, ezin baitute […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia ikasgai

#CATikasgai Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu da, gero eta biziago, gero eta sakonago. Prozesu konplexua da, Eskoziaren kasuko erreferendum adostuaren aukera ukatu zaiolako, eta, ondorioz, bidea marraztu gabe eta oztopoz beteta dagoelako. Bere horretan Kataluniako kasuak interes berezia du jakintzaren ikuspuntutik parekorik ez duelako. Euskal Herritik begiratuta, Kataluniako independentzia prozesuko urratsak, erabakiak, mobilizazioak, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak [bideoak / 2014-12-12]

Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea Nazioarteko Jardunaldietako hirugarren egunean, erabakitzeko eskubidearen alde juridikoa izan da aztergai nagusia. Saioaren lehen zatian, Iñigo Urrutia eta Eduardo Virgala irakasleek ekarpen bana aurkeztu dute. Bigarren zatian, Eduardo Ruiz irakasleak beste ekarpen bat egin du eta ondoren denon arteko eztabaida interesgarria izan da. Joxerramon Bengoetxea irakaslea izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Burujabetza aztergai Baionan

Manu Robles-Arangiz Fundazioak burujabetzari buruzko eztabaida saio bat antolatu du Baionan, Burujabetza, Estatu guzietan izenburupean. Ekitaldia azaroaren 1ean izango da, 15:00etatik aurrera, Fundazioaren Baionako egoitzan. Aurten 10 urte betetzen ditu Robles-Arangiz Fundazioak Ipar Euskal Herrian. Saioa bi zatitan banatu dute: 1. 15:00/16:30 Burujabetza, nondik da? (Autodeterminazio prozesua Eskozian, Katalunian eta Euskal Herrian). Parte hartzaileak: Eneko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

#EskoziarenOrdua saio berezia ikusgai sarean

  “Eskoziak herrialde independentea izan behar al du?” galderari eskoziarren gehiengoak (botoemaileen %55,3k) ezetz erantzun dio, erreferendumaren bidez, irailaren 18an.  Erreferendumaren prozesua eta emaitzak aztertzeko, Eskoziaren Ordua saio berezia egin da Hamaika Telebistan, NORABIDEA blogarekin elkarlanean. Solasaldian Jule Goikoetxea EHUko irakasleak, Anjel Oiarbide Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak,  Asier Etxenike Aztiker ikerketa taldeko soziologoak,  Martxelo […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

‘Eskoziaren ordua’, saio berezia 11TBn erreferendumaren biharamunean

Etorkizuna erabakitzeko hitzordua dute eskoziarrek hilaren 18an. “Eskoziak independentea izan beharko luke?” galderari erantzun behar diote erreferendumaren bidez. Eskoziako erreferenduma aro berri baten ikurra izango da Europako herrientzat. Erreferendumaren biharamunean, irailak 19, telebista saio berezi bat eskainiko du Hamaika Telebistak, Eskoziaren ordua izenburupean. Saio berezi hau NORABIDEA blogaren eta Hamaika Telebistaren elkarlanari esker gauzatuko da, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Marian Beitialarrangoitia eta Markel Olano erabakitzeko eskubideaz

[ARGIA aldizkarian argitaratua, Xabier Letonaren eskutik / 2014-07-27] Argia aldizkariak Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkidea eta Markel Olano EAJko Gipuzkoako biltzarkidea bildu ditu, Euskal Herriko egoeraz gogoeta egiteko eta, bereziki, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko estrategiari buruz iritziak trukatzeko. Bi politikarien arteko eztabaidak baditu momentu interesgarri batzuk, bakoitzaren ikuspegia islatzeko balio dutenak. Biek nahiko argi dute Espainiako […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo