Prozesu eratzaile espainiarraren zain egon edo katalana abiatu
Eta abenduan, zer? Kataluniako prozesu subiranistaren zeharkako geltoki gisa jo dituzte hainbatek Espainiako Gorteetako hauteskundeak eta horren ondotik sor daitekeen (PSOEren) gobernu berria. Ez da arraroa pentsatzea Madrilek datorren legealdian eskaintzaren bat egingo duela; are, Raul Romevak berak hauteskundeen biharamunean esan zuen SNPk botoen %44rekin bozak irabazi ondoren heldu zela erreferendum bat egiteko adostasuna Londresekin. […]