Gogoetak

Argudio unibertsaletaz jabetzeko borroka

#CATikasgai 7. ekarpena: Unai Apaolaza Amenabar   Eztabaida. Arrazoia nork duen jakiteko?Sokratesek argudio diferenteen arteko kontrajartzetik egia jakitera iritsi zitekeela zioen. Gauzek definizio bat eta bakarra zutela uste zuenez, argudio batzuk zuzenak eta besteak okerrak zirela sinetsita zegoen greziar filosofoa. Zuzen egindako eztabaidaren amaiera bi aldeek onartuko luketen emaitza litzateke. Sokratesen ikuspegi hau, aldez edo […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

“Azken urteotan, federalista mordoa independentismora pasatu dira”

#CATikasgai 6. ekarpena: Jabier Muguruza (galdera batzuei erantzunez)   – Zure esperientziaren arabera, Kataluniako kultura eta sorkuntzaren jendea interesatu da inpedenpentziaren aukeraz? Hango kultur giroko jende asko ezagutzea egokitu zait urte guzti hauetan, eta denetik topatu dut, logikoa den bezala. Nik uste artistari dagokion espiritu librearen ondorioa dela aniztasun hori. Musikan, konkretuki (eta ikaragarri sinplifikatuta), nik ezaguturikoen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniaren aldebakarreko independentzia aitorpena

#CATikasgai 5. ekarpena: Baleren Bakaikoa Azurmendi   Ez da erraza jakitea nola erantzungo duen Espainiako estatuko gobernuak Kataluniak ez dezan aldarrika estatu independentea dela, hori delako kataluniar hiritarren gehiengoak gura duena. Biharamuneko azterketak egiteko hipotesi makurrenarekin hasi beharko dute estatu berriko agintariek, gobernu zentralak ez baitu inola ere onetsiko horrelako estatusa. Hor egongo dira pentsiodunen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentziarako gaitasuna

Diada egunean, Via Lliure bertatik ikusteko aukera izan dut. Meridianaren barrena, jende uholde zenbatezinean murgildu izana, Kataluniako independentzia prozesua hobeto ezagutu eta ulertzeko ariketa bat izan da. Ariketa ez zientifikoa, noski. Begiak ireki, jendeari so egiteko: portaera, tenorea, umorea, antolaketa, prestutasuna, estiloa, engaiamendua, konbentzimendua,… Hona hemen inpresio batzuk. Lehen unetik, metroan sartu eta geltokia jendez […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia. Barne-kohesioa eta nazioarteratzea

#CATikasgai 3. ekarpena: Inaki Irazabalbeitia   Kataluniako prozesuaren bilakaeran hainbat aspektu azpimarratuko nituzke. Batetik, gizarte zibilak prozesuaren eboluzioan izan duen lidergoa funtsezkoa izan da. Eta Kataluniako gizarte zibilaren antolaketa urteetako kontua izan da. ANC aurretik jorratutako beste esperientzia batzuen ondorena da. Salamancako paperen auziaren ondorioz sortutako Comissio de la Dignitat izenekoan jar genezake hastapena (2002) […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Argudio nagusiak: justizia eta ongizatea

#CATikasgai 2. ekarpena: Iker Iraola   Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde? Zeintzuk dira errotuenak eta indartsuenak? Independentziaren alde Katalunian erabiltzen ari diren argudioen artean, ongizateak eta justiziak zentralitatea eskuratu dutela esango nuke. Hau da, Estatu propioa helburu nagusi baterako tresna moduan aurkezten da: herritarren ongizatea. Estatua gizarte berri eta justu bat eraikitzeko tresna gisa. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentziaren aldeko argudioak

#CATikasgai 1. ekarpena   Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde?  Argudio nagusiak ongizatea eta duintasuna dira. Batetik, katalan askok ikusi dute ezingo dutela ongizatea lortu Espainiar estatuaren barruan. Ongizatea ez da dirua, edo karreterak. Ongizatea askoz gehiago da: azpiegiturak behar dira ongizatea erdiesteko, baliabideak alegia, eta hori da lortu ezin dutena estatuaren barne, ezin baitute […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia ikasgai

#CATikasgai Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu da, gero eta biziago, gero eta sakonago. Prozesu konplexua da, Eskoziaren kasuko erreferendum adostuaren aukera ukatu zaiolako, eta, ondorioz, bidea marraztu gabe eta oztopoz beteta dagoelako. Bere horretan Kataluniako kasuak interes berezia du jakintzaren ikuspuntutik parekorik ez duelako. Euskal Herritik begiratuta, Kataluniako independentzia prozesuko urratsak, erabakiak, mobilizazioak, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zubigintza

Gerra garaian, zubiak ei dira leherrarazten diren lehenak. Hauteskundeak ditugu igande honetan. Euskal Herriratzen naizen honetan, alderdiak ohiko (eta bestalde) normalak diren jardunbide elektoralistetan ikusten ditut lubakituak. Boza eskuan (ia prest) dakart, hauteskunde normalizatuek (oraindik) eragiten didaten poza, ez-ohiko izateak harriduraz blaitzen nauelarik; indarkeria politikoaren tunelean igaro ditugun pasarte ilun, disfuntzional, gatazkatsu, bideraezin eta malkartsuak […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskal Herria estatu bilakatzea eskura ote dago?

Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Ipar Hegoa Fundazioak  oso ikerketa interesgarriari ekin diote: balizko euskal estatu baten aurrean euskal herritarren jarrera aztertzea. Azterketa horren lehen datuak kaleratu berri dituzte (Hegoa Fundazioaren webgunean, Gara-Naizen eta Norabidean aurkitu ahal dira). 2030ean euskal estatua indarrean izango da, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak aurreikusten duen bezala? Lehenago […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo