Artur Mas

Deskonexio prozesua abian da Katalunian

Urtarrilaren 9an lortu dute Katalunian indar independentiten arteko desadostasunak desblokeatzea. Izan ere, Generalitateko lehendakaria izendatzeko epea amaitzear zegoela lortu dute Junts Pel Sí-k eta CUPek. Irailaren 27ko hauteskundeak errepikatzea saihestu dute azken momentuan. Egoera desblokeatzeko akordioa zaila eta mingarria izan da bi aldeentzat, baina ahalbidetu du deskonexio prozesuak aurrera egitea.  Akordioa gauzatzeko, Artur Masek uko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

100 egun abiapunturako

100 egun falta dira Kataluniako hauteskunde plebiszitarioetarako. “Dena hasten den eguna”, Assemblea Nacional Catalanaren esanetan. Egoera politikoa gori-gorian dago Katalunian, erronka berriaren aurrean.  Assemblea Nacional Catalanak On Tot Comença kanpaina abiatu du, irailaren 27an irabazteko asmoz. Hauteskundeetarako falta diren 100 egunetan hiru ekinbide nagusi garatuko ditu: 1. Vot a vot, milioi bat pertsonarengana iritsi nahi duen makroelkarrizketa […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

A-9: kartoizko kutxen ilusioa

[BERRIAren 2014ko urtekarian argitaratua / 2015-03-07] Madrilek urte osoan jarritako oztopoak gorabehera, independentziari buruzko iritzia ematea lortu zuten bi milioi katalanek azaroaren 9an. Desobedientzia zibileko erakustaldi jendetsu hartan azaleratu ziren herritar ugarik urteetan pilatutako ilusio eta frustrazioak; horrek indarra eman behar zien prozesu independentistaren hurrengo etapari ekiteko: boz plebiszitarioetarako bideari. «Azken hamarkadotako desobedientzia ariketa handiena» […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Espainiatik desblokeatzeko plana aurkeztu du Masek

[ARGIAn argitaratua / 2015-02-18] Datorren irailaren 27an hauteskundeak dira Katalunian eta independentistek hauteskundeak gehiengo osoz irabazten badituzte, independentzia aldarrikatuko dute Legebiltzarrean. Egoera hori aurreikusiz, Artur Mas Generalitateko lehendakariak Espainiarekin deskonektatzeko plana iragarri du datozen zazpi hilabeteetarako. Plana nola garatu den baloratzeko beste agerraldi bat egingo du Masek hemendik eta sei hilabetera, hauteskundeen atarian. Arloz arlo […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia aurrera doa kontsultaren bidean, debekuei aurre eginez

Espainiako Gobernuak Kataluniako Parlamentuaren Kontsulta Legea eta Kataluniako Generalitaten deialdia Auzitegi Konstituzionalean inpuganatu eta auzitegi honek legea eta dekretua behin-behinean bertan behera utzi ondoren, hainbat pauso eman dute Katalunian azaroaren 9ko galdeketara  iristeko asmoz. Herritarrak kalera atera dira (2014-09-30) Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren kontra eta azaroaren 9ko kontsultaren alde, milaka herritar kaleratu dira herriz herri.    […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria

Kataluniako Generalitatek Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria argitaratu du. Liburuaren egilea Consell Assessor per a la Transició Nacional (CATN) [Trantsizio Nazionalerako Aholku Kontseilua] da. Lan hau orain arte Aholku Kontseiluak egindako 18 txostenei gehituko zaie. Liburua Bartzelonan aurkeztu da, Artur Mas Generalitateko lehendakariaren eta kontseilukideen eskutik, Madrilen Espainiako Auzitegi Konstituzionala Mariano Rajoyren gobernuak aurkeztutako helegiteak tramitatzea onartzeko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalanak, bozkatzera deituta

Kataluniako Parlamentuak onartutako kontsulta legea aldizkari ofizialean argitaratu ondoren, Artur Mas Generalitateko lehendakariak Katalaniako etorkizunari buruzko kontsulta deitzeko dekretua sinatu du. Sinatze ekitaldi instituzionalean, kontsulta egitearen aldeko indar politikoek parte hartu dute, Artur Mas lehendariari eta bere gobernuari babesa emanez. Bi galdera planteatzen dira kontsultan: Lehenik, a) Vol que Catalunya esdevingui un Estat? [Nahi duzu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Espainiako sezesio gerrak

The Economist aldizkariak Kataluniako egoera jorratu du azken alean. Ez du informazio berririk eskaintzen, gehienbat egoera azaltzera mugatzen da. Auzia elkarrizketaren bidez bideratu beharrean, trenen arteko talkara hurbiltzen ari dela uste du The Economistek. Tarteko biderik hartzeko bi proposamen ildo ikusten du The Economistek: batetik, CDCko Duran i Lleidak sustatzen duena, eta, bestetik, Iñigo Urkullu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Munduari prozesua azaltzeko webgune bat abiatu du Generalitatek

Kataluniako egoera eta prozesuaren berri eta galdeketari buruzko informazioa eskaintzeko webgune bat abiatu du Generalitatek, inglesez, frantsesez eta alemanieraz. Webgunearen xede nagusia katalenek erabakitzeko eta bozkatzeko duten eskubidea aldarrikatzea da. Azkenaldian, Kataluniako Generalitat nazioarteko ulerberatasuna eta laguntza lortzeko ahaleginak biderkatzen ari da. Hemendik aurrera, tresna berri bat izango du Kataluniak zeregin horretan: Catalonia Votes webgunea, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo