EHU

Legea, zilegitasuna eta historiaren motorra

Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak hitzordu esanguratsua izan du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Diplocat Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseilua herrialde horretako prozesu subiranista nazioateratzeko lanean ari da, eta EHUrekin elkarlanean, Leioan antolatu du Erabakitzeko eskubidea: legalitatea eta legitimitate demokratikoa mahai-ingurua. Mahaiaren bueltan sei hizlari, erabakitzeko eskubidea alor politologikotik, filosofikotik eta zuzenbidearen ikuspuntutik aztertuz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zubigintza

Gerra garaian, zubiak ei dira leherrarazten diren lehenak. Hauteskundeak ditugu igande honetan. Euskal Herriratzen naizen honetan, alderdiak ohiko (eta bestalde) normalak diren jardunbide elektoralistetan ikusten ditut lubakituak. Boza eskuan (ia prest) dakart, hauteskunde normalizatuek (oraindik) eragiten didaten poza, ez-ohiko izateak harriduraz blaitzen nauelarik; indarkeria politikoaren tunelean igaro ditugun pasarte ilun, disfuntzional, gatazkatsu, bideraezin eta malkartsuak […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak zuzenean

  ‘Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak’ antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Nazioarteko jardunaldien helburua nazioartean burujabetzaren inguruan gertatzen ari diren prozesu politiko garaikideak aztertzea da: lurraldezko botere politikoaren antolaketa eta banaketari dagozkion aldaketak, zentralizazio eta deszentralizazio joerak, eta, batez ere, erabakitzeko eskubidearen inguruan berriki piztu diren aldarrikapenak. Leiho honetan jarraitu ahal […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eskoziako erreferendumari buruzko jardunaldia Bilbon, irailaren 25ean

EHUko Nazioarteko Ikerketen Katedrak eta Ehugunek Eskoziako erreferendumari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren irailaren 25ean, Bilbon, Bizkaia aretoan. Jardunaldia Eskoziako independentziari buruzko erreferenduma egin eta astebetera izango da. Hiru adituk parte hartuko dute: Joxerramon Bengoetxea Ehuguneko zuzendaria, Juan Jose Alvarez EHUko irakaslea eta Xavier Solano i Bello Scottish National Party alderdiko aholkularia. Joxerramon Bengoetxeak […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Erabakitzeko eskubidetik sezesiora

“Erabakitzeko eskubidetik sezesiora: estatu berrien sorrera Europan” udako ikastaroa izan da Donostian, 2013ko ekainaren 17tik 19ra bitartean. Kataluniako eta Eskoziako sezesio prozesuak eta halako prozesuak Euskal Herrian gertatzeko aldeko eta kontrako baldintzak izan dituzte aztergai. Ondoko bideoan, ikastaroaren laburpen azkar bat egin du honako partaideen hitzak bilduz: Jason Sorens, Nicola McEwen, Jaume Lopez, Iñigo Urrutia, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo