erreferenduma

Alex Salmond: «Londresek ez du hitza bete, eta prezio politikoa ari da ordaintzen»

[BERRIAn argitaratutako elkarrizketa, Adrian Garciaren eskutik / 2016-02-02] Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia Euskal Herrian izan da egunotan. Sabino Arana Fundazioko saria jaso du, eta The Dream Shall Never Die liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du: Ametsa ezin da sekula hil. Independentziaren atarira eraman zuen Eskozia Alex Salmondek (Linlithgow, Eskozia, 1954) 2014ko udazkenean. Erreferenduma tarte […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Bide demokratikoa gure asmo eta borondatearentzat

Hasteko, zorionik beroena Eskoziari eta Eskoziako herritarrei, Euskal Herritik. Independentziaren alde zein kontra boto eman duten guztiei, zorionak eta eskerrik asko, irailaren 18an egin zenuten demokrazia ariketa eredugarriagatik. Zuek irekitako bidea hortxe gelditzen da. Adibide ezin hobea eraiki duzue gai korapilatsuek eragiten dituzten beldurrak demokrazian nola kudeatu behar diren erakusteko, denek irabaz dezaten bidean. Azken […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Scotland berria: zer ikasi dugu?

[BERRIAn argitaratua, 2014-09-20] Erresuma Batuan jarraitzearen aldeko erabakia nagusitu da Eskoziako erreferendumean, baina Irailaren 18ko erreferendumeko emaitza edozein delarik ere, Euskal Herritik pozaz, harriduraz eta inbidiaz jarraitu dugu Eskozian gertatutakoa. Nik Eskozia 1984an ezagutu nuen. Gehien harritu ninduena ikuspegi nazionaletik zera izan zen: britainiar armadaren egoitzetan, barrakoietan Eskoziako bandera zegoela. 1986 eta 1989 bitartean, doktore […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? Ez (%55,25) / Bai (%44,65)

Eskoziarrek bozkatu dute Eskoziaren etorkizunari buruz. “Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?” galderari erantzunez, gehiengoak (%55,25) ezetz esan dio. 1.617.989 lagun independentziaren alde, eta 2.001.926 kontra. Eskoziako erreferendumean, parte-hartzea oso handia izan da (%84,6). Artikulu honetan, emaitza ofizialak bildu dira, eta horiekin batera beste datu eta erreferentzia interesgarri batzuk, Eskozian gertatuko erreferenduma hobeto ezagutzeko. Erreferendumaren webgune ofiziala: scotlandreferendum.info […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Erresuma Batutik Eskoziarako trenean demokrazia eta independentziaz idatzitako gutuna Euskal Herriarentzat (IV. atala)

Edinburgh-en usaia duela astebete izan nuen. Meadows parkean, ETBko taldea, Jaime Otamendi eta hirurok, berdegunean egon ginen, eguzki lotsati, konstante eta epel baten azpian. Aurretik Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Berria-n apur bat, neuronak astinduarazi nituen. Trena hartu eta bidean naiz: Birmingham, Oxford eta orain Bristol-en Policy & Politics 2014 Conference[1]-ean, ‘PostIndependentzia’[2] Eskozia, Katalunia eta […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

‘Eskoziaren ordua’, saio berezia 11TBn erreferendumaren biharamunean

Etorkizuna erabakitzeko hitzordua dute eskoziarrek hilaren 18an. “Eskoziak independentea izan beharko luke?” galderari erantzun behar diote erreferendumaren bidez. Eskoziako erreferenduma aro berri baten ikurra izango da Europako herrientzat. Erreferendumaren biharamunean, irailak 19, telebista saio berezi bat eskainiko du Hamaika Telebistak, Eskoziaren ordua izenburupean. Saio berezi hau NORABIDEA blogaren eta Hamaika Telebistaren elkarlanari esker gauzatuko da, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eztabaida interesgarria independentzia galdeketei buruz Citizenship behategian

Independentziarako galdeketa batean nork bozkatu behar duen eta nola erabili behar den herritartasunaren irizpidea eztabaidagai jarri du EUDO Citizenship behategiak, bere webgunean. EUDO Citizenship herritartasunari buruzko behategi bat da, Europako Batasunaren Demokraziarako Behategiaren (EUDO) barruan dagoena. Firenzeko Europako Unibertsitate Institutuko Robert Schuman Zentroaren menpe dago, eta hiru zuzendari ditu: Rainer Bauböck (EIU), Jo Shaw (Edinburgeko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo