estatua

M11: ‘Euskal estatua irudikatzen’ ikerketaren jendaurreko aurkezpena

Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak aztertu ditu Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketak. Ikerketa hau Ipar Hegoa Fundazioaren eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen elkarlanaren emaitza izan da. Joan den martxoaren 16an aurkeztu zuten ikerketaren emaitza prentsaren aurrean, eta oraingoan jendaurreko aurkezpena izango da. Hitzaldi-solasaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 11n, asteazkenean, 19:00etan hasita. Aurkezpen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskara, nazioa, estatua

Joan den ekainaren 25 eta 26an, Joxe Azurmendi, Alaitz Aizpurua, Mario Zubiaga, Koldo Izagirre, Xan Aire, Jule Goikoetxea, Joxe Manuel Odriozola, Julen Arexolaleiba, Gaizka Aranguren, Idurre Eskisable, Eduardo Apodaka, Andoni Olariaga eta Iñaki Martinez de Luna izan ziren hizlari hainbat ponentzia, hitzaldi eta mahaingurutan,  Iruñeko Katakrak liburudendan egin genuen jardunaldian, 130 bat lagunen aurrean. Horren […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Unai Apaolaza, independentziarako estrategia eranginkorraz

Begi Bat Bideoak ekoizleak elkarrizketa interesgarri bat grabatu du: Jule Goikoetxeak Unai Apaolaza elkarrizketatu du. Independentzia hizpide. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira independentziarako estrategia eraginkorrari buruz.       

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Aberri Eguna / 2015 – ETA: Euskal Estatuaren sorrera zerumugan

ETAk agiri bat kaleratu du 2015eko Aberri Egunaren harira. Agiria Berria eta Gara egunkarietan argitaratu da apirilaren 5ean. Independentziaren aldarrikapenak gaurkotasun osoa duela iritzi dio ETAk. ETAren agiria Euskal Herriari “Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, 2015eko Aberri Egunean, Euskal Herriaren egoeraren eta etorkizunaren inguruan egiten duen hausnarketa helarazi nahi dio Euskal […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako prozesu subiranistak oihartzuna du Alemanian

[Die Welt-en argitaratua / 2015-03-09] “Estatu izan nahi duen herrialdea”. Honela titulatzen zuen Die Welt egunkari alemaniarrak Kataluniako prozesuaren inguruko erreportaia. Bertan, 2010eko Diadatik hasita, urteotan eman diren mugarriak aztertuta, urteetako diadak, erabakitze eskubidea gauzatzeko arazo eta soluziobideak, Azaroaren 9a… Finean, Estatuko gobernuaren oztopoak eta Kataluniaren bere geroa erabakitzeko eta hasieratik bere prozesu konstituziogilea hasteko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Espainiatik desblokeatzeko plana aurkeztu du Masek

[ARGIAn argitaratua / 2015-02-18] Datorren irailaren 27an hauteskundeak dira Katalunian eta independentistek hauteskundeak gehiengo osoz irabazten badituzte, independentzia aldarrikatuko dute Legebiltzarrean. Egoera hori aurreikusiz, Artur Mas Generalitateko lehendakariak Espainiarekin deskonektatzeko plana iragarri du datozen zazpi hilabeteetarako. Plana nola garatu den baloratzeko beste agerraldi bat egingo du Masek hemendik eta sei hilabetera, hauteskundeen atarian. Arloz arlo […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Lurraldeak, burujabetza partekatua eta jasangarritasuna: Eskozia eta Euskadi Europan

[HAEEren aldizkarian jasoa, Joxerramon Bengoetxearen eskutik / 2014ko maiatza-abendua] Joxerramon Bengoetxeak lurralde, burujabetza eta jasangarritasunaren inguruko artikulu zientifikoa idatzi du Eskozia eta Euskadiren kasuak aztertuz Europan.   Garapen jasangarrirako eskualde-gobernuen sareari Loperena irakasleak egindako ekarpena gogorarazten da, hasteko. Oraindik ere planteatzen da estatu konplexuetako eskualde autonomo askoren autogobernu osoa ala statu quo arteko dilema, non […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Aitzakiarik ez dago

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-15] Orain bi mende eskas demokrata hitza irain bat zen eta orain dela hiru gaixotasun bat. Egun, hainbat iraultza eta astakeriari esker demokrazia unibertsala bilakatu da eta badakizue unibertsala dena ona dela eta ontasuna unibertsala dela; unibertsala arrazionala dela eta arrazionaltasuna unibertsala. Horregatik egin behar omen dugu euskaldun edo Euskal Estatu unibertsalaren alde. Horregatik, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskal identitatea

[BERRIAn argitaratua / 2014-10-01] Ahotan da Eskoziarrek ez dutela identitatearen arabera bozkatu, klasearen arabera baizik. Eta hemen naukazue galdeketatik bi astera neure buruari galdezka zein emaitza atera zatekeen Eskoziak bere herritarrak ingeles langileria klasekoak izan balira. Neure buruari galdezka, zer ote da ba klasea identitatea ez bada eta zer ote da ba identitatea praktika sozial […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Nazioa husteko garaia?

[BERRIAn argitaratua / 2014-08-14] NAZIOGINTZA ETA ESTATUGINTZA (II). DISKURTSOA Independentziaren eta demokraziaren arteko lotura egitea. Hori da urte hauetan izaten ari den eztabaidetako bat. Eta gehiengoak lortzeari begira, diskurtsoa ere bide horretan jorratzea proposatzen da. Euskal Herria desberdina dela aldarrikatu izan du euskal nazionalismoak. Espainiako eta Frantziako estatuen nazionalismoei eusteko eta euskal nazioari iraunarazteko, horiek […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo