hauteskundeak

Inteligentziaz jarduteko unea

[BERRIAn argitaratutako artikulua / 2015-12-24] Etengabe ari gara entzuten une historikoa bizi dugula. Bai, nik ere hala uste dut; baina hala izanda ere, ez dut argi ikusten nola kudeatuko dugun une hau, eta beldur naiz berriro ere euskal herritarrok gai ez garen izango gure bidea adosteko etorkizuna libreki erabaki dezagun. Kezkaz bizi dut egoera. Egia […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

#CATikasgai. Artikuluen bilduma (pdf)

    Irailaren 27rako, Katalunian deitutako hauteskundeak kontuan hartuta, gogoeta eta eztabaida saiakera bat sustatu nahi izan du NORABIDEAk euskal herritarrontzat ikasgai interesgarrien bila. Bi fasetan: lehenik, hauteskundeak izan arte, eta, bigarrenik, hauteskundeen ondoren. Hona hemen gogoetaldi horrek eskaintzako emaitza, NORABIDEAren ustez, emankor eta interesgarria: Katalunia ikasgai (pdf, 2,3 MB). Bidea jorratzen jarraitzeko lagungarria izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako hauteskundeen ondoren hainbat hausnarketa

#CATikasgai  14. ekarpena: Arantza Santesteban   Zenbakiak eta tolesdurak Zaila da izaera plebiszitarioa izan duten hauteskunde hauetan zenbakietan oinarrituz analisi biribilak egitea; are gehiago, independentziaren aldekoen eta kontrakoen arteko kopuruak hain estu daudenean. Parlamentuan errazki irabazi dute Junts pel Si-k eta Cup-ek batzen dituzten independentzia prozesuaren aldeko eserlekuek; bozka kopuruan ordea, datuak aztertzea konplexuagoa da. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako hauteskundeetako emaitzak eta irakurketak

Plebiszitu izaeradun hauteskundeak izan dira Katalunian, baina ez plebisziturik. Jarrerak argitzeko hauteskundeak izan dira, alderdi guztien jarrerak argiak izan ez badira ere. Kataluniako Parlamentuaren osaera berriak gehiengo independentista argi bat utzi du. Baina emaitzek, hauteskunde guztietan bezala, interpretatzeko orduan hamaika irakurketarako beta eskaintzen dute. Hona hemen emaitzak, eta hainbat irakurketaren bilduma.     EUSKAL HERRITIK […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Jaume Lopez: “28an independentziaranzko prozesu bat abiatuko da”

Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakasleak solasaldi bat eskaini berri du Iruñean, Katakrak aretoan, Iratzar, Ezkerraberri eta Eusko Alkartasuna fundazioen eskutik. Ekitaldiak ikusmina piztu zuen, aretoa bete baitzen.Martxelo Otamendi, Susana Erroz eta Ibai Fernandez kazetariek dinamizatu zuten solasaldia eta amaieran entzuleek galdera ugari egin zizkioten Jaume Lopezi. Nafar Telebistak saioa grabatu zuen. Solasaldiaren laburpen bat […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia/Espainia talka

Kataluniaren independentzia prozesua fase erabakigarrian sartu da. Hilabete bat baino gutxiago independentziaren bidea bururaino eramateko nahiko gehiengorik dagoen adieraziko duten hauteskundeetarako. Abuztuaren 28a egun seinalatua zen independentziaren aldeko indarrentzat. Junts Pel Sí hautagaitza bateratuaren aurkezpen eguna zen. Ekitaldi distiratsu eta jendetsua prestatuta zegoen, eta halaxe egin zen azkenean, milaka lagun Lluís Companys pasealekuan bilduta. Baina egunaren gidoia […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

100 egun abiapunturako

100 egun falta dira Kataluniako hauteskunde plebiszitarioetarako. “Dena hasten den eguna”, Assemblea Nacional Catalanaren esanetan. Egoera politikoa gori-gorian dago Katalunian, erronka berriaren aurrean.  Assemblea Nacional Catalanak On Tot Comença kanpaina abiatu du, irailaren 27an irabazteko asmoz. Hauteskundeetarako falta diren 100 egunetan hiru ekinbide nagusi garatuko ditu: 1. Vot a vot, milioi bat pertsonarengana iritsi nahi duen makroelkarrizketa […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zubigintza

Gerra garaian, zubiak ei dira leherrarazten diren lehenak. Hauteskundeak ditugu igande honetan. Euskal Herriratzen naizen honetan, alderdiak ohiko (eta bestalde) normalak diren jardunbide elektoralistetan ikusten ditut lubakituak. Boza eskuan (ia prest) dakart, hauteskunde normalizatuek (oraindik) eragiten didaten poza, ez-ohiko izateak harriduraz blaitzen nauelarik; indarkeria politikoaren tunelean igaro ditugun pasarte ilun, disfuntzional, gatazkatsu, bideraezin eta malkartsuak […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo