herri mugimendua

Bostak baietz bete

  Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza masiboa antolatu du Gure Esku Dago ekimenak, Euskal Herriko bost hiriburutan: Baiona, Bilbo; Donostia, Gasteiz eta Iruñea. Erabaki nahi izatearen borondate erakustaldia izango da. Horretarako, hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte aipatutako bost hiriburuetan, azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari diren oihal-zatiak elkar josita. Ekintza sinboliko hau festa giroko egitarau oparo batekin osatuko da. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Gure Esku Dago-ren irakaspenak eta erronkak, herritar gisa

NORABIDEAk eskatuta, E-8ko emozioak oraindik bero-bero ditudala, hona hemen herritar gisa ekainaren 8ko giza kateak eragin dizkidan sentimendu eta gogoetak. Egin dugu!!! Erabakitzeko dugun Gure Esku-bidearen aldeko giza katea osatzea lortu dugu Durango eta Iruñea artean, belaunaldi desberdineko eta sentsibilitate anitzeko 150.000 pertsonatik gorako eskuok elkarri helduta. Eta zer sentitu dut? Bada, herritarrak bagarela sentitu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

150.000 laguneko giza olatua

  Durango eta Iruñearen arteko giza-kateak 150.000 lagun baino gehiago mobilizatu ditu, Gure Esku Dago mugimenduak jakinarazi duenez. Mobilizazio erraldoia izan da, historikoa. Mugarri bat jarri du etorkizunari begira, erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua Euskal Herri osoan zabalduz eta biderkatuz. Goizean goiz hasi da milaka lagunen mobilizazioa, 123 kilometroetan barreaiatuz, eguerdian eskuz esku Durango eta Iruñea […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Milaka eta milaka esku katea osatzeko prest

Milaka eta milaka esku prest daude Durangoren eta Iruñearen arteko giza-katea osatzeko. Hilabeteetako lana ekainaren 8an gauzatuko da, “Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da” mezua barreiatzeko. 100.000tik gora lagunek izena eman dute katea osatzeko. Aro berri bat irekiko duen gezia osatzea baino ez da falta. Eguna iritsi aurretik, hamaika entsegu eta hamaika […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo