independentzia

Mario Zubiaga gogoetan, independentziaz eta burujabetzaz

Mario Zubiaga EHUko irakaslea da Begi Bat Bideoak ekimenak ekoiztutako bideoaren protagonista.  Unai Apaolaza, berriz, elkarrizketaegilea da. Independentzia, burujabetza, erabakitzeko eskubidea,  eta estrategia independentista hizpide izan ditu Mario Zubiagak, ordu erdiko elkarrizketa honetan. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira.   00:00 aurrerapena02:52 independentzia zergatik?07:52 ba al dago estrategia independentistarik?13:10 independentzia nola?32:07 zer urrats […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (2. Ekitaldi osoaren bideoa)

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? goiburupean solasaldi bat antolatu zuen Norabideak joan den martxoaren 10ean, Iruñeko Katakrak aretoan. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egin eta sustatzea zen. Ekarpen interesgarriak egin ziren. Ekitaldiak bi zati eduki zituen: lehenik, solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna eskaini ziren bideoaz: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (1. lekukotasunen bideoa)

  ‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna jaso du Norabideak: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan ANCko kidea eta David Fernandez CUPeko kidea. Hirurei galdera sinple bat egin zaie: zure esperientziatik abiatuta, zer gomendatuko zenieke zure lagun euskaldunei kontuan har dezaten? Hiruren erantzunarekin osatu da 13 minutuko bideoa, ekitaldiaren hasieran proiektatu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentzia helburu: elkarrizketa sorta Gaur8-n

Andoni Olariaga, Jule Goikoetxea, Unai Apaolaza, eta Imanol Galfarsorok osaturiko Independentzia helburu izenburuko liburua aitzakia harturik, independentziaren gaia astindu du azken asteotan Gaur 8 Gara egunkariaren euskarazko gehigarriak. Liburuaren egileekin elkarrizketa bana argitaratzeari ekin dio. Honako galderak pausatu nahi izan ditu Gaur 8-k: “Posible ote XXI. mendean estatu burujabe berri bat sortzea? Eta posible balitz, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Alex Salmond: «Londresek ez du hitza bete, eta prezio politikoa ari da ordaintzen»

[BERRIAn argitaratutako elkarrizketa, Adrian Garciaren eskutik / 2016-02-02] Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia Euskal Herrian izan da egunotan. Sabino Arana Fundazioko saria jaso du, eta The Dream Shall Never Die liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du: Ametsa ezin da sekula hil. Independentziaren atarira eraman zuen Eskozia Alex Salmondek (Linlithgow, Eskozia, 1954) 2014ko udazkenean. Erreferenduma tarte […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ goiburuko solasaldia antolatu du Norabideak

  Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik, Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak. Ekitaldiak bi zati izango ditu: – Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskainiko dira: Muriel Casalsek (Junts Pel Sí) eta David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eñaut Apaolazaren gogoetak independentziaz

Begi Bat Bideoak ekimenaren eskutik, Otorduak saileko beste ale bat argitaratu dute: Eñaut Apaolaza Ekai Centerreko kideak heldu dio independentziari buruz gogoeta egiteko erronkari, Unai Apaolazak gidatuta. Ohiko gidoia jarraitu dute: 00:00 aurrerapena02:16 independentzia zergatik?19:22 bal al dago estrategia independentistarik?23:25 independentzia nola?27:01 zer urrats eman daitezke gaurtik hasita27:53 independentzia noizko? (porra)  

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Deskonexio prozesua abian da Katalunian

Urtarrilaren 9an lortu dute Katalunian indar independentiten arteko desadostasunak desblokeatzea. Izan ere, Generalitateko lehendakaria izendatzeko epea amaitzear zegoela lortu dute Junts Pel Sí-k eta CUPek. Irailaren 27ko hauteskundeak errepikatzea saihestu dute azken momentuan. Egoera desblokeatzeko akordioa zaila eta mingarria izan da bi aldeentzat, baina ahalbidetu du deskonexio prozesuak aurrera egitea.  Akordioa gauzatzeko, Artur Masek uko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Jule Goikoetxea gogoetan, independentziaren inguruan

Begi Bat Bideoak ekimenak beste elkarrizketa interesgarri bat ekoiztu du: oraingoan, Jule Goikoetxea irakasle eta ikerlaria da elkarrizketatua eta Unai Apaolaza elkarrizketaegilea. Independentzia eta feminismoa hizpide izan ditu Jule Goikoetxeak, ordu erdiko elakrrizketa honetan. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira independentziaz eta femenismoaren ekarpenaz.     

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Iñaki Soto gogoetan, independentzia hizpide

Begi Bat Bideoak ekimenak beste elkarrizketa interesgarri bat ekoiztu du. grabatu du: oraingoan, Iñaki Soto Garako zuzendaria da elkarrizketatua eta Unai Apaolaza elkarrizketaegilea. Independentzia hizpide izan du Iñaki Sotok, ordu erdiko elakrrizketa honetan. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira independentziaz eta euskal mugimendu independentistaz.     

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo