independentzia

Unai Apaolaza, independentziarako estrategia eranginkorraz

Begi Bat Bideoak ekoizleak elkarrizketa interesgarri bat grabatu du: Jule Goikoetxeak Unai Apaolaza elkarrizketatu du. Independentzia hizpide. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira independentziarako estrategia eraginkorrari buruz.       

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Munduak badaki: Kataluniak sezesioa abiatu du

  Kataluniako Parlamentuak onartu egin du estatu independentea osatzeko prozezua abiatzea. Kataluniak deskonexio prozesua abiatu du. 72 boto adierazpen independentistaren alde, eta 63 kontra. Eztabaidaren ondoren, bozketa eta erabakia izan dira Kataluniako Parlamentuan. Prozesua “herritarra, parte-hartzailea, zabal eta integratzailea” izango dela dio onartutako adierazpenak. Halaber, deskonexioak desobedientziaren bidea jorratzea ekar dezakeela argi utzi du: “Parlamentu hau […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

#CATikasgai. Artikuluen bilduma (pdf)

    Irailaren 27rako, Katalunian deitutako hauteskundeak kontuan hartuta, gogoeta eta eztabaida saiakera bat sustatu nahi izan du NORABIDEAk euskal herritarrontzat ikasgai interesgarrien bila. Bi fasetan: lehenik, hauteskundeak izan arte, eta, bigarrenik, hauteskundeen ondoren. Hona hemen gogoetaldi horrek eskaintzako emaitza, NORABIDEAren ustez, emankor eta interesgarria: Katalunia ikasgai (pdf, 2,3 MB). Bidea jorratzen jarraitzeko lagungarria izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

I+G, nazioarteratzea eta mikrosegmentazioa

#CATikasgai 18. ekarpena: Josu Aztiria Urtaran   Ikasbideak ugariak direla dudarik ez dago, baina Katalunian erakutsi duten antolakuntzarako gaitasuna sakon aztertzea merezi du, edo hobe esanda, independentziaren aldeko prozesua martxan jartzeko egiten duten baliabideen erabilera eta gauzatu dituzten praktika aurreratuetan erreparatzea. Izan ere, ViaCatalana-ViaLliure edo kontsultak bezalako mobilizazio erraldoiak aurrera eramateko erakutsi duten gaitasun organizatiboaz […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Bitartean, Euskal Herria

#CATikasgai  17. ekarpena: Imanol Esnaola (Gaindegiako koordinatzailea)   [GARA egunkarian argitaratua / 2015-10-01] Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zenbat dugun ikasteko Kataluniako prozesutik!

#CATikasgai 16. ekarpena: Zelai Nikolas (Gure Esku Dago ekimeko kidea)   600 km-tara baino ez dagoen herri bat da Katalunia. Ahaldundu den herri bat. Bere herritarren ongi-izatea eta etorkizuna bermatzeko behar dituzten tresnez hornitu behar duela erabaki duen herri bat. Bere baliabideak berak kudeatu nahi dituen herri bat. Erabaki nahi duen herri bat. Irakaspen ugari […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentziarako pedagogia

#CAT ikasgai 15. ekarpena: Ainhoa Larrañaga Elorza   Miresmenez eta arreta handiz ari gara jarraitzen Euskal Herritik Kataluniako prozesua. Ez dakigu zer gertatuko den; ez dakigu erabakitzeko eskubidearen estrategia benetan den eraginkorra independentzia lortzeko eta ikustear dago, Kataluniak Espainiar inperialismoa garaitzea lortuko duen ala ez. Seguruenik asko dira Katalunian independentziaren aldeko prozesua hain aurrera joan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako hauteskundeen ondoren hainbat hausnarketa

#CATikasgai  14. ekarpena: Arantza Santesteban   Zenbakiak eta tolesdurak Zaila da izaera plebiszitarioa izan duten hauteskunde hauetan zenbakietan oinarrituz analisi biribilak egitea; are gehiago, independentziaren aldekoen eta kontrakoen arteko kopuruak hain estu daudenean. Parlamentuan errazki irabazi dute Junts pel Si-k eta Cup-ek batzen dituzten independentzia prozesuaren aldeko eserlekuek; bozka kopuruan ordea, datuak aztertzea konplexuagoa da. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kataluniako hauteskundeetako emaitzak eta irakurketak

Plebiszitu izaeradun hauteskundeak izan dira Katalunian, baina ez plebisziturik. Jarrerak argitzeko hauteskundeak izan dira, alderdi guztien jarrerak argiak izan ez badira ere. Kataluniako Parlamentuaren osaera berriak gehiengo independentista argi bat utzi du. Baina emaitzek, hauteskunde guztietan bezala, interpretatzeko orduan hamaika irakurketarako beta eskaintzen dute. Hona hemen emaitzak, eta hainbat irakurketaren bilduma.     EUSKAL HERRITIK […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Inkestaren lehen emaitzak: CAT vs EH

 #CAT ikasgai Inkesta interaktiboaren lehen emaitzak   Joan den astelehenean (irailak 21), inkesta interaktibo bat sareratu zuen NORABIDEAk, #CATikasgai gogoetaldia osatzeko asmoz. Nola ikusten dugu euskaldunok gure burua katalenekin alderatuta?  Horixe zen gaia. Egunotan, 54 erantzun jaso ditu NORABIDEAk. Hona hemen lehen emaitzen grafikoa. Hurrengo egunetan erantzun gehiago badaude emaitzak eguneratuko dira. Eskerrik asko parte […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo