Euskal estatua agendan dago, datuak eta guzti
Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketa jendaurrean aurkeztu da Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen, Ipar Hegoa Fundazioaren eta Norabidearen eskutik. Aurkezpena Donostian izan da, San Telmo Museoko hitzaldi aretoan. Aurkezpenak jakin-mina piztu du, eta aretoa ia bete da. Ikerketa interesgarri baten emaitzak aurkeztea izan da ekitaldiaren helburua. Estatua izan edo ez izan. Hor dago koxka. […]