zuzenbidea

Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko ekimena

Erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena aurkeztu du legelari talde batek Eusko Legebiltzarrean. Agirian, legelariek adierazi dute euskal gizarteari dagokiola bere etorkizun politikoaz erabakitzeko eskubidea, eta eskubide hori gauzatzeko prozesuan «era aktiboan parte hartzeko asmoa» agertu dute jendaurrean. Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Erabakizaleak deituriko legelari taldeak sustatu du adierazpena, eta 125 bat abokatu eta legelariren sostengua jaso dute. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Interesen eta pragmatismoaren arteko sokatira

#CATikasgai 9. ekarpena: Joxerramon Bengoetxea (EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Filosofiako irakasle)   Hona bada nire gogoeta alderdi zehatz baten inguruan, alegia Europako Batasuneko kidetzaren gakoaren inguruan. Hiru ideia aipatu nahi ditut.  Lehenengo ideia: ez dagoela batere argi Estatukide batean zati batek sezesiora joz gero, zer gertatzen den zati irtendako horren Europar Batasunarekiko kidetzaz edo harremanetaz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalanen bozkatzeko nahia geldiezina da

Espainiako Gobernuak inpugnatu eta Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi arren,  Kataluniako Generalitatek eta galdeketaren aldeko alderdiek Azaroaren 9rako antolatutako bozkatze prozesuarekin jarraituko dute.  Kataluniak estatu independente bat izan behar ote duen iritzia emateko parte-hartze prozesuarekiko lotutako prestakuntza guztiak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak jarritako helegitea tramitatzea onartzearekin batera. Aurreikusitako erabakia izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Espainiako Estatuaren betoa Kataluniako kontsultari

Kataluniako etorkizunari buruzko kontsultarako dekretua sinatu bezain laster, Espainiako Estatuko instituzioek premiaz aritu dira galdeketa horri betoa jartzeko. Dekretu sinatu eta biharamunean, igandez, Estatu Kontseilua presaka bildu da Kontsulta Legeari eta deialdiaren dekreatuari buruz iritzi juridikoa emateko. Espainiako Gobernuak Estatu Kontseiluak iritzia behar du Auzitegi Konstituzionala jo aurretik.  Hurrengo egunean, irailak 29, astelehenarekin, Espainiako Ministroen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalanak, bozkatzera deituta

Kataluniako Parlamentuak onartutako kontsulta legea aldizkari ofizialean argitaratu ondoren, Artur Mas Generalitateko lehendakariak Katalaniako etorkizunari buruzko kontsulta deitzeko dekretua sinatu du. Sinatze ekitaldi instituzionalean, kontsulta egitearen aldeko indar politikoek parte hartu dute, Artur Mas lehendariari eta bere gobernuari babesa emanez. Bi galdera planteatzen dira kontsultan: Lehenik, a) Vol que Catalunya esdevingui un Estat? [Nahi duzu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eskoziako eredua

Ohikoa den bezala , Espainiako Gobernuari buruan sartu zaio inposizioaz baliatuta kudeatzea Kataluniarekin duen etengabeko gatazka politikoa. Horiek horrela, adierazi digu Auzitegi Konstituzionalak ez duela zalantzarik izango baliogabetzeko katalanei egingo zaien kontsulta. Eta, hain zuzen ere, berehala baliorik gabe utziko duela herritarrei egindako deialdi publikoa. Beraz, jarrera hori gauza jakina da demokrazia espainiarrean. Inposizioa da […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Eztabaida interesgarria independentzia galdeketei buruz Citizenship behategian

Independentziarako galdeketa batean nork bozkatu behar duen eta nola erabili behar den herritartasunaren irizpidea eztabaidagai jarri du EUDO Citizenship behategiak, bere webgunean. EUDO Citizenship herritartasunari buruzko behategi bat da, Europako Batasunaren Demokraziarako Behategiaren (EUDO) barruan dagoena. Firenzeko Europako Unibertsitate Institutuko Robert Schuman Zentroaren menpe dago, eta hiru zuzendari ditu: Rainer Bauböck (EIU), Jo Shaw (Edinburgeko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Espainiaren txostena Kataluniako erreferendumaz eta nazioarteko zuzenbideaz

Kataluniaren balizko aldebakarreko independentzia aldarrikapenaz eta Nazioarteko Zuzenbideaz izeneko txostena argitaratu du Espainiako Atzerri Ministerioak. Larunbateko data du txostenak, eta hainbat ondorio atera ditu ministerioak. Haren arabera, Katalunian erreferendum bat egiteko asmoaren aurrean, beharrezkoa da analisi juridiko bat egitea nazioarteko zuzenbidearen inguruan; besteak beste, Nazio Batuen Erakundearen inguruan. Espainiak dio sezesio eskubiderik ez dagoela, eta […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo